ETORKIZUNA ERAIKIZ

ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?

Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.

Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.

Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.

Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.

Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.

Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.

Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.

Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.

Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.

0+
IRAKASLE
0+
IKASLE
0
URTETIK
0
URTERA

Azken albisteak

EKAINEKO MENUA (2024)

Hau izango da ekainean izango dugun menua! On egin! Ikusteko: Ekaineko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak [...]

Eskerrik asko Itxaro!

Mila esker Jakintza Ikastolari urte hauetan eskaini diozun guztiagatik! Zure dedikazioa, pazientzia, jakituria eta lanerako gogoaz gain, hain zureak diren POZ ETA GOXOTASUNArekin geratuko da. Jarraitu bizitzari irribarre egiten, Itxaro!!!  

UDALEKU TEKNOLOGIKOAK

Lehen Batxilergoko ikasleak sustatutako ‘Hackin&Ekin’ tailer teknologikoak martxan jartzera goaz! Jakintza Ikastolako LH5 eta LH6ko haurrentzat zuzenduta egongo da. Udalekuak aurrera ateratzeko kastolako instalazioak eta teknologiako gelan dauden tresna eta makinak erabiliko ditugu. Adin askotariko [...]

MAIATZEKO MENUA (2024)

Maiatzerako ere gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Maiatzeko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: [...]

jakintza ikastolako eginkizuna

Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.

jakintza ikastolako ikusmira

Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.

jakintza ikastolako balioak

Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena.

Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia.

Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.

Talde lanak aberasten gaitu, eta gure lanaren oinarria dugu Pertsona osotasunean, bere sormena eta iniziatibarekin berrikuntzaren bila, hori da gure aktibo nagusia.

Etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara Ikastolako jarduerak garatzerakoan. Ondo egindako lanak asebetetzen gaitu.

Gure kultura eta beste kulturak errespetatzen ditugu.

Naturarekiko errespetua baloratzen dugu.

Nortasun propioa izatea eta jarrera kritikoa izatea baloratzen dugu.

Arduratsu izatea baloratzen dugu

Kontzentzu zaleak gara

Guraso, ikasle eta irakasleriaren asetzeak garrantzia handia du

ALBISTEAK

AGENDA

ZERBITZUAK