ETORKIZUNA ERAIKIZ


ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.
Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.
Azken albisteak
Ordezkapenak egiteko lan-poltsa 2025/2026
Jakintza Ikastolan ordezkapenetarako lan-poltsak ireki ditugu. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan eman daitezkeen ordezkapenetarako, gure lan-poltsak berritzen ari gara. EGA edo baliokidea den titulazioa izatea derrigorrezkoa da. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta [...]
2025 IRAILEKO MENUA
Egun On! Amaitu dira oporrak eta hemen gatoz berriro indarrak berrituta! On egin! Iraileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak [...]
Zuzendaritzaren mezua
Familia agurgarriak, Ongi etorri etapa berri honetara! Mezu honen bitartez gure burua aurkeztu nahi dizuegu, ikastolako zuzendaritza talde berria garen heinean. Zuzendari pedagogikoa: Oskar Erauskin Zuzendari administratiboa: Nerea Alustiza Haur Hezkuntzako koordinatzailea: Amaia Martínez Lehen Hezkuntzako [...]
“Nire diploma, nire askabidea” bikaintasun sariak
"Nire diploma, nire askabidea" bikaintasun sariak – Jakintza Ikastolako ordezkaritza Donostian Aurten ere, Jatorkin Al-Nahda magrebiarren integraziorako elkarteak antolatutako "Nire diploma, nire askabidea" lemadun bikaintasun sariak banatu dira Donostiako udal batzar aretoan. Ekimen honen bidez, Magreb [...]
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.



















