ETORKIZUNA ERAIKIZ

Jakintzan sinisten dugu haur hezkuntzak duen indarrean: eraldaketa-unea izaten da, nortasuna, jakin-mina eta gizarte-harremanak garatzen hasten diren garaia. Gure helburua da zintzotasunez, euskaraz eta eskaintza osatua eskainiz, ikasle txiki bakoitzaren ahalmena eta autonomia garatzen laguntzea.
Gure balioak
-
Elkartasuna eta errespetua: Ikasleek elkarrekin eta gainerakoen artean errespetuzko jarrerak garatzea bilatzen dugu. “Guztiok garela berdinak” ulertzeko bidea landu nahi dugu. kirikino.eus+2Jaso Ikastola+2
-
Inklusioa eta aniztasuna: Hizkuntza, kultura edo gaitasun-desberdintasunek ez dute barriera izan beharrik. Ikastola irekia eta onargarria izatea dugu xede. kirikino.eus+1
-
Autonomia eta jakin-mina: Haurrek beren burua ezagutu, galdetu eta esploratu dezaten aukera ematen dugu, haien erritmoan.
-
Euskara eta kultura: Euskarak bere lekua dauka gure jardunean, haurrek euskararen bitartez sozializatu, pentsatu eta sortu dezaten. ikastolak.eus+1
-
Kalitatea eta berrikuntza: Gure eskaintza edukien, metodologia eta giroaren aldetik eguneratu eta hobetzen jarraitzen dugu.
Azken albisteak
4. maila kutsaduraz arduratuta
4. mailako ikasleek uraren inguruko proiektua amaitzeko uraren kutsaduraren inguruko muralak erakutsi dizkiete 2. mailako ikasleei. Ondoren, herrian zehar ibili dira parkeetan, kaleetan eta txoko ezberdinetan aurkitutako hondakinak biltzen eta, gainera, birziklatzen. Ikastolako txikitxoei [...]
Oporren atarian
Oporren atarian kultur astean murgildurik HHn ere musikari tartea eskaini diote, tradizio-abesti eta gaur egungoak abestuz eta dantzatuz primerako giroan pasa dute goiza!!!
Artista txikitxien museoa
Proiektuari amaiera emateko gela museo bilakatu dute 3 urtekoek. Aurreko astean HHko ikasle, irakasle eta familiei ere gonbidapena luzatu zieten eurak egindako artelanak erakustera joateko. Pozez eta ilusioz jaso dituzte bisita ugariak!!! Mila esker [...]
2.mailakoak Villa Eugeniara joan ziren musikan ikasitako abestiak bertako haurrei eskaintzera
Atzo 2.mailakoak Villa Eugeniara joan ziren musikan ikasitako abestiak bertako haurrei eskaintzera. Zeinen ongi pasa zuten gure txikiek ikuskizuna ikusten eta parte hartzen!!!!
Musika atalari ere itxiera ematen joateko
Musika atalari ere itxiera ematen joateko azken guraso baten bisita jaso dugu euskal musikaz giroturik. Artista ugari ditugu inguruan eta garbi geratu da jaso ditugun bisita guztiak ikusita. Azkenik, Urko izan dugu gelan gitarraz [...]
LAN-ESKAINTZA – 2023ko apirila
Psikologiako, pedagogiako edo psikopedagokiako gradua duen irakaslea behar da (ordezkapen baterako). ESKATZEN DIREN TITULAZIOAK: Psikologiako, pedagogiako edo psikopedagokiako gradua EGA edo baliokidea Bigarren hezkuntzako irakaskuntza masterra Curriculuma helbide honetara bidali: laneskaintza@jakintza.net Epea, apirilaten 16an amaituko [...]
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.



















