ETORKIZUNA ERAIKIZ


ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.
Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.
Azken albisteak
TOPIC TOLOSA – 4. Maila
4. mailakoak aurreko ostiralean Tolosako Topic-en izan ziren. Antzerki bat ikusi, gero txotxongiloen erakusketaz gozatu eta, bukatzeko, txontxongilo tailerra egin zuten.
Haur Hezkuntza herrira
Ikasgeletatik irten eta kalera atera dira gure Haur Hezkuntzako haurrak. Izan ere, kalean, gauza asko landu eta ikas daitezke eta aukera hori ez dugu inolaz ere alferrik galdu nahi.
IKASTOLAK HERRIARI ekimenaren 3. ekitaldia SUTAN musikala
Familia agurgarriak: Mezu honen bitartez, Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetarako prestatu dugun ikuskizuna Jaso ikastolaren SUTAN musikala da, eta beraiekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraren partaidetza ere izango dugu. Aurreko bi [...]
OHIKO BATZAR NAGUSIA
Gure kooperatibaren Estatutuen arabera, Artezkaritza Batzordeak Jakintza ikastolaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du.Eguna: 2022ko azaroaren 28a, ASTELEHENA.1. deialdiaren ordua: 17:002. deialdiaren ordua: 17:30Tokia: VILLA EUGENIA, Haur Hezkuntzako eraikina3. deialdiaren ordua: 18:00 DEIALDIA 2022 OHIKO [...]
Sukaldaritza Tailerra – LH4
Atzo 4. mailako ikasleek Ordiziako azokan Sukaldaritza Tailerra egin zuten, Martinez Jatetxeko Xabi eta Saioa sukaldarien eskutik. Bertako produktuak ezagutzeaz gain, garaiean garaiko platerak ere prestatu zituzten. A ze itxura ona duten! [...]
KMK22 – Piparraren Ibilbidea
Ongi dakizuen bezala, urriaren 2an Kilometroak jaia izango da Ibarran. Baina aurretik, irailaren 24 eta 25ean badute beste ekitaldi bat prestatua: Piparraren Ibilbidea. Aurretik izen emate bat eskatzen du antolaketa errazte aldera. Informazio guztia hemen [...]
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.



















