ETORKIZUNA ERAIKIZ


ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.
Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.
Azken albisteak
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA Jakintzan
Nahiz eta gure ikastolan beti izan EUSKARAren eguna, atzokoan merezi duen bezela ospatzeko aukera izan genuen. EUSKARALDIArekin batera! Hona hemen atzoko bideo eta irudi batzuk: Euskaraldia 2022 Gaur Euskaraldia [...]
Hitzaldia: Hezkuntza Lege Berria / Charla: Nueva Ley de Educación
Euskal Hezkuntza Sistema propiorako bidean, eredu berri, ezberdin eta eraldatzaile bat aldarrikatu dugu ikastolok azaroaren 22an Donostian izan genuen agerraldian. Ikastolako kide garen heinean, Ikastolok Hezkuntza Lege berri honen aurrean izan dugun posizionamendua gure komunitatera [...]
Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Indarkeria matxista desagerrarazteko beharra aldarrikatu dute gaur, azaroak 25, DBH eta Batxilergoko gure ikasleek. Plaza nagusiaren jiran giza-katea egin dugu eta herriko talde eragile desberdinekin batera, ospatu den ekitaldian parte hartu dugu. Batxilergo 2.mailako ikasle [...]
EREDU BERRI BAT ESKATU DUGU EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMA PROPIORAKO BIDEAN
Ikastolen Elkartean batzen garen 113 ikastoletako ordezkariak elkartu gara gaur, Donostian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako garatzen ari den Hezkuntza Lege berriaren eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren inguruan egin ditugun hausnarketak plazaratzeko. Eskualdez eskualde elkartu gara [...]
Mari Domingiren Errepublika Magikoa
Gaurkoan Oreretako ikastolak martxan jarri duen ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Hona hemen zabaldu duten mezua: Oreretatik Mari Domingiren Errepublika Magikoa martxan jartzera goaz. Olentzerok jada baduen gisan, Mari Domingiri ere bere plaza eskaintzea [...]
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.



















