ETORKIZUNA ERAIKIZ


ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.
Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.
Azken albisteak
LILATOIA 2023
Kaixo guztioi: JAKINTZA IKASTOLAKO NESKA KORRIKALARIEN taldea goraka doan proiektua da, eta azken urte hauetan partaide kopurua oso handia izaten ari da. 2019 urteko LILATOIAN bigarren talderik handiena izan ginen, eta 2022an hirugarrena. Hori [...]
2023ko daborradarako entsaioak
Gaur hasi dituzte HHn daborradako entsaioak. Donostiarrekin bat eginik daborrei hautsa kendu eta berriro plazaratu dituztelarik. Arratsaldetan Iñaki Hidalgorekin entsaioak egingo dituzte, etxekoei erakustaldi polita egiteko Ostiralean. Hala ere, goizean danbor hotsik [...]
BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA
Joan den ostegunean, hilak 15, Belaunaldien arteko Literatur Solasaldi Dialogikoa berreskuratu genuen Jakintza ikastolan. 2009tik martxan dagoen ekimena da, eta pandemiaren urte hauetan izan ezik, eten ez den iniziatiba da. Horregatik, berriro ekiteak asko [...]
Ikastolon posizionamendua Hezkuntza Lege zirriborroaren aurrean
Alderdi politiko gehienek sinatutako akordioa oinarri, Ikastolen Elkarteak irakurketa kritikoa egiten du Legearen zirriborroaz. Izan ere, Lege proposamenak ez ditu jasotzen akordioan zeuden hainbat puntu. Irakurketa hori aurkeztera etorri ziren atzo arratsaldean Jose Luis Sukia zuzendaria eta [...]
Botadun Katua (3-9 urte)
EZ GALDU AUKERA! "Botadun Katua" (3-9 urte) haurrentzako antzezlana "Kultura Familian bizi" programaren barruan igande honetan Herri Antzokian antzeztuko da. EGUNA: Abenduak 18 ORDUA: Goizeko 12:30 SALMENTA: Barrena kultur etxean eta Herri Antzokian (emanaldiaren [...]
Lehenengo mailakoen bisita HHra
Lehenengo mailakoak Haur Hezkuntzara etorri dira sorpresaz beteta; abesti eta dantza batzuk eskaini dizkigute eta festa polita ospatu dugu denon artean. Oroitzapenez betetako goiza gozatu dute 1go mailako artistek!
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.



















