ETORKIZUNA ERAIKIZ


ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.
Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.
Azken albisteak
Ordezkapenak egiteko lan-poltsa
Jakintza Ikastolan ordezkapenetarako lan-poltsak ireki ditugu. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan eman daitezkeen ordezkapenetarako, gure lan-poltsak berritzen ari gara. EGA edo baliokidea den titulazioa izatea derrigorrezkoa da. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta [...]
IRAILEKO MENUA
Ikasturte berria hasi dugu eta nagiak kentzeko garaia heldu zaigu guztioi. Jangelara doazenentzat, urtero legez, menu orekatuak eta goxoak prestatzen ahalegintzen gara ikastolan bertan dugun sukaldean eta bertako sukaldariak mimo handiz prestatuta. On egin! [...]
IKASTURTE HASIERA
Aurten ere, udako oporrak amaierara iristen ari dira. Hilabete hauetan bizi izandako esperientziak gainera datorkigunari aurre egiteko balioko digutela espero dugu. Jakintza Ikastolako irakasleok, beti bezala, indarberrituta, ideia, proiektu, egitasmo eta ilusio berriekin gatoz. [...]
Batxilergo 2.mailako ikasleei agurra
Joan den larunbatean, ekainaren 24an, Batxilergo 2.mailako ikasleen Agur Ekitaldia ospatu genuen familiekin batera. Musika, dantza eta bertso saioez gozatzeko aukera izan genuen. Emozioak ageri-agerian izan genituen: barre algarak nahiz begi distiratsuak ikus eta entzun [...]
Irakurketaren interesa sustatzeko erronka sortzaileak
Irakurketaren interesa sustatzeko erronka sortzaileak Irakurketak adierazpen artistiko desberdinei aukera berriak ireki behar dizkie. Horregatik, ikasgeletako ezkutuko talentuak esnatzen saiatu behar dugu irakurketa desberdinekin baita ikasleen artean sormen kultura garatzeko aprobetxatu ere bai. Izan ere, [...]
Tanta zozketa! Zenbaki irabazlea: 50258
Zenbaki irabazlea: 50258 eta ordezkoa:93408 Zorionak irabazleari era mila esker tantaz tanta zuen ekarpena egin duzuen guztiei!!
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.



















