ETORKIZUNA ERAIKIZ


ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.
Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.
Azken albisteak
3 URTEKOAK MARISOL ETA RAKEL LEGORBURUREN ETA PATXI EPELDEREN ARTELANAK EZAGUTZEN
Musikari bakarrik ez, arteari gelan eta gelatik kanpo ere egin diogu lekua. Artista ugariren artean herriko batzuengana iristeko aukera izan dugu, hain zuzen ere, Marisol Legorbururen berri eta bere artelan eta erretratoak gertutik ezagutzeko aukera [...]
LH5 eta LH6ko ikasleak Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoaren saioan
Atzo Jakintza Ikastolako LH5 eta LH6ko ikasleek Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoaren saioan parte hartu zuten. Fin aritu ziren bertsoak sortzen. 6. mailako Lea Galparsorok 2.saria jaso zuen. ZORIONAK GUZTIOI!! [...]
🎶 3 urteko gurasoen bisitak aste honetan
Artearen gaia dela eta, artista ugari ditugula inguruan ikusirik, gurasoen bisitak jasotzen hasi gara gelan. Musikarekin loturik aste honetan izan ditugun bisitak zuekin konpartitzen ditugu, ea gure txikitxoak bezalako gozatua hartzen duzuen!!! Datorren astean gehiago!!! [...]
ARTEA 3 URTEKO GELAN
Oporren aurretik 3 urteko gelan ARTEARI eta ARTISTEI txoko polita eskainiz proiektu berriari ekin diote. Gela museo bilakatu zaie eta sorpresaz hartu dute aldaketa. Honetarako goizean goiztik, etxekoen laguntzaz, eskura eman zaien orriko argazkiei erreparatuz [...]
Berdintasun Plana
Martxoaren 8a gainean dugu eta Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ikastolak onartutako Lehen Berdintasun Plana ikastolako komunitate osoarekin partekatzea baino gauza hoberik ez dago. Berdintasunaren atalean ikastolok eskarmentu handia dugun arren, ezinbestekoa zen horrelako tresna [...]
Jakintzako taldea izan da jendetsuena aurtengo Lilatoiean
ZORIONAK EKIPO!!! 2023. urteko Lilatoira ere Jakintzatik talde polita joan da eta gainera saria ekarri dute ikastolara! Talde jendetsuenaren 1. saria! AUPA JAKINTZA!!!
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.


















