ETORKIZUNA ERAIKIZ


ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.
Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.
Azken albisteak
Artea gaiarekin jarraituz eta kultur astean murgildurik…
Ordiziarockeko kide diren Urko gurasoa eta Janire musikariaren bisita izan dugu gaurkoan. Janiren diskoko abestiarekin eman die sarrera kontzertuari, ondoren txikitxoen gertuko melodietara salto eginez. Giro ederra sortu da gelan! Mila esker zuen ezagutzak [...]
Jakintzako I. literatur lehiaketa
JAKINTZAKO I. LITERATUR LEHIAKETALiteratur lehiaketa honen helburua honakoa da: Jakintzako maila guztietako ikasleen literatura zaletasuna sustatzea eta idazketa mundura ikasleak bultzatzea eta motibatzea. Honakoak izango dira parte hartzeko bete beharreko arauak.1. Modalitateak Hauek izango dira [...]
Amerikarrak bisitan
Estatu Batuetatik etorritako 19 ikasleko talde bat izan dugu gure artean. Madrilen izan dute kanpamentu nagusia eta handik 3 eguneko bidaiatxo bat egitera etorri dira Euskal Herrira gure kultura eta bazterrak ezagutzera. Martxoak 22 eguerdian [...]
Liburutegia handitzen
Gaurtik aurrera Lehen Hezkuntzako 3.mailakoen geletako liburutegian ipuin eskaintza handiagoa izango dute 5.mailako ikasleei esker. Proiektuaren erronka primeran lortu dute, eurek ipuinak asmatuz eta ondoren, liburua sortuz. Gaur aurkeztu dizkiegu 3.mailakoei beraientzako izango diren [...]
Jon Tirapu Dj lanak erakustera etorri zaigu gelara
3 urtekoak gurasoen bisitekin jarraituz, musikari egin diote tartea. Orainarteko musika motarekin alderatuz gaurko Dj lanak erakustera etorri zaigu Jon. Musikarekin, koloreekin eta zarata desberdinekin jolastu eta esperimentatzeko aukera paregabea eskainiz! Honez gain, primerako [...]
IRAKURKETA-EGUNEROKOA: TESTU ANALISI ETA FROGETATIK BAINO HARATAGO
Irakurtzea ez da soilik testu bat idatzita nola dagoen aztertzea, istorioa beste ikuspuntu batetik begiratzea eta bizitzea ere bada. Batez ere, bizitzea. Biziki bizitzea. Honetaz gain ere, irakurketak adierazpen artistiko desberdinei aukera berriak ireki [...]
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.


















