ETORKIZUNA ERAIKIZ

Jakintzan sinisten dugu haur hezkuntzak duen indarrean: eraldaketa-unea izaten da, nortasuna, jakin-mina eta gizarte-harremanak garatzen hasten diren garaia. Gure helburua da zintzotasunez, euskaraz eta eskaintza osatua eskainiz, ikasle txiki bakoitzaren ahalmena eta autonomia garatzen laguntzea.

Gure balioak

  • Elkartasuna eta errespetua: Ikasleek elkarrekin eta gainerakoen artean errespetuzko jarrerak garatzea bilatzen dugu. “Guztiok garela berdinak” ulertzeko bidea landu nahi dugu. kirikino.eus+2Jaso Ikastola+2

  • Inklusioa eta aniztasuna: Hizkuntza, kultura edo gaitasun-desberdintasunek ez dute barriera izan beharrik. Ikastola irekia eta onargarria izatea dugu xede. kirikino.eus+1

  • Autonomia eta jakin-mina: Haurrek beren burua ezagutu, galdetu eta esploratu dezaten aukera ematen dugu, haien erritmoan.

  • Euskara eta kultura: Euskarak bere lekua dauka gure jardunean, haurrek euskararen bitartez sozializatu, pentsatu eta sortu dezaten. ikastolak.eus+1

  • Kalitatea eta berrikuntza: Gure eskaintza edukien, metodologia eta giroaren aldetik eguneratu eta hobetzen jarraitzen dugu.

Azken albisteak

AZAROKO MENUA

Azaroan sartzearekin batera ziklogenesiak hasi zaizkigu eta, hauei guztiei aurre egiteko eta udazkenari indarrez eusteko, gure jangelako lankideek menu orekatua eta goxoa prestatu digute. Ikusteko: Azaroko menua Jangela eta zerbitzu [...]

Familientzako gutuna

Ikastola familia agurgarria: Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten [...]

TAPOI BILKETA – RECOGIDA DE TAPONES

Ikasturtearen lehen hiruhilekoa amaitzeko hilabete eskas geratzen da eta, honekin batera, abian jarri dugu Eskolako Agenda 2030 egitasmoa. Iaz izan zuen inpaktu positiboa aintzat harturik aurten ere ekimenean jarraitzeko asmo osoz gabiltza. Iazko programaren [...]

ERRIGORA

Jakinarazten dizuegu Errigorako kanpaina berria martxan dela dagoeneko; eskaerak egiteko aukera URRIAREN 20TIK AZAROAREN 9ra egongo da.   Aurtengoan 50 €ko saski bakarra osatu dute, 23 ekoizleren 9 produkturekin: 5 produktu amankomun: zainzuriak, piperrak, [...]

jakintza ikastolako eginkizuna

Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.

jakintza ikastolako ikusmira

Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.

jakintza ikastolako balioak

Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena.

Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia.

Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.

Talde lanak aberasten gaitu, eta gure lanaren oinarria dugu Pertsona osotasunean, bere sormena eta iniziatibarekin berrikuntzaren bila, hori da gure aktibo nagusia.

Etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara Ikastolako jarduerak garatzerakoan. Ondo egindako lanak asebetetzen gaitu.

Gure kultura eta beste kulturak errespetatzen ditugu.

Naturarekiko errespetua baloratzen dugu.

Nortasun propioa izatea eta jarrera kritikoa izatea baloratzen dugu.

Arduratsu izatea baloratzen dugu

Kontzentzu zaleak gara

Guraso, ikasle eta irakasleriaren asetzeak garrantzia handia du

ALBISTEAK

AGENDA

ZERBITZUAK