ETORKIZUNA ERAIKIZ


ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.
Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.
Azken albisteak
Apirilaren 22an, denok Baionarat!
Urte luzeetako ikastolen borrokari esker, Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebeta (DBH3n egiten den froga) euskaraz izatea lortu da. Baina gaur egun oraindik Baxoko frogak (Frantziako selektibitatea) osoki frantsesez egin behar dituzte gure ikasleek, nahiz [...]
4. maila kutsaduraz arduratuta
4. mailako ikasleek uraren inguruko proiektua amaitzeko uraren kutsaduraren inguruko muralak erakutsi dizkiete 2. mailako ikasleei. Ondoren, herrian zehar ibili dira parkeetan, kaleetan eta txoko ezberdinetan aurkitutako hondakinak biltzen eta, gainera, birziklatzen. Ikastolako txikitxoei [...]
Oporren atarian
Oporren atarian kultur astean murgildurik HHn ere musikari tartea eskaini diote, tradizio-abesti eta gaur egungoak abestuz eta dantzatuz primerako giroan pasa dute goiza!!!
Artista txikitxien museoa
Proiektuari amaiera emateko gela museo bilakatu dute 3 urtekoek. Aurreko astean HHko ikasle, irakasle eta familiei ere gonbidapena luzatu zieten eurak egindako artelanak erakustera joateko. Pozez eta ilusioz jaso dituzte bisita ugariak!!! Mila esker [...]
2.mailakoak Villa Eugeniara joan ziren musikan ikasitako abestiak bertako haurrei eskaintzera
Atzo 2.mailakoak Villa Eugeniara joan ziren musikan ikasitako abestiak bertako haurrei eskaintzera. Zeinen ongi pasa zuten gure txikiek ikuskizuna ikusten eta parte hartzen!!!!
Musika atalari ere itxiera ematen joateko
Musika atalari ere itxiera ematen joateko azken guraso baten bisita jaso dugu euskal musikaz giroturik. Artista ugari ditugu inguruan eta garbi geratu da jaso ditugun bisita guztiak ikusita. Azkenik, Urko izan dugu gelan gitarraz [...]
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.



















