ETORKIZUNA ERAIKIZ


ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.
Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.
Azken albisteak
[DBH2] Gure Eskola proiektua
DBH2ko ikasleek, Euskara eta Literatura ikasgaian, erreportajea lantzeko Gure Eskola proiektuan parte hartu dute. Hona hemen argitaratutako lana. https://www.diariovasco.com/gure-eskola/colegios/ordizia-jakintza-ikastola/proiektu-berrien-bila-jakintzazu-20240223072141-nt.html
[LH3] DONOSTIARA
3.mailako ikasleak Donostiako San Telmo museoan izan dira eta Xoxo Beltza San Telmo erakusketa ikusita egun bikaina igaro dute gero Gipuzkoako hiriburuan barrena.
LILATOIRAKO AZKEN ENTRENOA
Lilatoia ate joka dugu eta aurtengo ediziorako azken entrenoa egiteko prest gaude! NON: Villa Eugenia eraikineko barruko jolastokian. EGUNA: Otsailaren 28a, asteazkena. ORDUA: 18:30 EMAN IZENA antolakuntza errazteko. Animatu! Bakoitza bere erritmoan eta giro [...]
IRIZAR ENPRESARA IRTEERA
Lanbideak lantzen ari direnez, eta normalean gurasoak gelara gonbidatzen ditugun arren, oraingoan, ikasleak izan dira Irizarrera gerturatu direnak; bertatik bertara autobusak nola egiten diren ezagutzeko aukera eskaini digu Iñakik.Gauza ugari ikusi eta ikasi ditugu bertan!!!Mila mila [...]
[HH4 ETA HH5] JOLAS TRUKEA
4 eta 5 urteko ikasleak nahasturik zirkulazio autonomoan gustura aritu dira jolasean, ikusi argazkiak hemen:
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.



















