ETORKIZUNA ERAIKIZ


ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.
Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.
Azken albisteak
APRIRILEKO MENUA (2024)
Udaberriko oporretan bildutako indarrak galdu ez daitezen gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Apirileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan [...]
[LH3] 7 mirariak
3.mailako ikasleek 7 mirarien proiektuan barrena askotariko lanketak egin dituzte; hala nola, irteerak, hitzaldiak, errezetak, plastikako lanak, gutunak... eta hemen laburpen bideoa duzue ikusgai. Miraria, miraria!
LH 4 eta LH3. mailako eta HH 4 eta HH 3 urteko ikasleek kidetze saioa
LH 4 eta LH3. mailako eta HH 4 eta HH 3 urteko ikasleek kidetze saioa ospatu dute gaur herrian zehar. Eguraldiak lagundu digu, alaitasuna izan da nagusi!
[OHARRA] KOREOGRAFIA
Aurtengo Kultur Astearen egitarauaren barnean, besteak beste, DBH eta BATXILERGOKO ikasleek, euskal dantzei buruz eskainiko diguten koreografia aipatu nahi dizuegu. Ekitaldia martxoaren 22an, ostirala, eguerdiko 12:00etan izango da Majori Kiroldegian. Saioak 60 minutu iraungo du, [...]
AEBKO IKASLEAK JAKINTZA IKASTOLAN
Atlantako (AEB) ikasleak Jakintzan izan dira nazioartekotze-programaren barruan. Ikasleen etxeetan hartu dute ostatu eta gure kultura, ohitura eta gastronomiaz gozatzeko aukera izateaz gain, bailara eta inguruak ezagutu dituzte. Esperientzia aberasgarria suertatu da guztiontzat. [...]
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.


















