APIRILEKO MENUA
kudeatzailea2023-04-17T08:07:27+01:00Udaberriko oporrak pasatu eta hartutako indarrak mantendu ahal izateko jangelako kideek menu goxo eta osasuntsua prestatu digute oraingoan ere! On egin! Ikusteko: Apirileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
Jakintzako I. literatur lehiaketa
kudeatzailea2023-03-29T08:36:26+01:00JAKINTZAKO I. LITERATUR LEHIAKETALiteratur lehiaketa honen helburua honakoa da: Jakintzako maila guztietako ikasleen literatura zaletasuna sustatzea eta idazketa mundura ikasleak bultzatzea eta motibatzea. Honakoak izango dira parte hartzeko bete beharreko arauak.1. Modalitateak Hauek izango dira aurkeztu ahalko diren lan motak: a. Narrazioa edo mikroipuina: mikroipuina batxilergoko lehenengo eta bigarrenmailako ikasleek baino ezingo dute aurkeztu. b. Bertsoa edo poesia 2. Mailak Hiru kategoria egongo dira eta honela banatuko ditugu: a. DBH 1 eta DBH 2 kurtsoak b. DBH 3 eta DBH 4 kurtsoak c. Batxilergoko 1 eta 2. kurtsoak [...]
🎶 3 urteko gurasoen bisitak aste honetan
kudeatzailea2023-03-17T09:39:01+01:00Artearen gaia dela eta, artista ugari ditugula inguruan ikusirik, gurasoen bisitak jasotzen hasi gara gelan. Musikarekin loturik aste honetan izan ditugun bisitak zuekin konpartitzen ditugu, ea gure txikitxoak bezalako gozatua hartzen duzuen!!! Datorren astean gehiago!!!
Jakintzako taldea izan da jendetsuena aurtengo Lilatoiean
kudeatzailea2023-03-06T10:31:42+01:00ZORIONAK EKIPO!!! 2023. urteko Lilatoira ere Jakintzatik talde polita joan da eta gainera saria ekarri dute ikastolara! Talde jendetsuenaren 1. saria! AUPA JAKINTZA!!!
KIDETZEA
kudeatzailea2023-03-04T10:23:18+01:00Atzo goizean, 5 urtekoak Altamirara etorri ziren 5.mailakoekin jarduera batzuk burutzera. Aurrekoan, beraiek - 5.mailakoak -, izan ziren gurean, eta orain gu gonbidatu gaituzte beraien eraikinera: gelak, jolas tokiak...ezagutzera. ARGAZKI GEHIAGO
LAN-ESKAINTZA – 2023ko otsaila
kudeatzailea2023-02-28T10:56:36+01:00ESKATZEN DIREN TITULAZIOAK: Ingeniaritza (matematika eta teknologia emango ditu) EGA edo baliokidea Bigarren hezkuntzako irakaskuntza masterra Curriculuma helbide honetara bidali: laneskaintza@jakintza.net Epea, martxoaren 6an, goizeko 8etan amaituko da
MARTXOKO MENUA
kudeatzailea2023-02-24T11:18:33+01:00Otsaila hotzetik hasi genuen eta halaxe bukatuko dugu aurten. Ea martxorako prestatu diguten menu honekin barruak bero eta goxo mantentzen ditugun! On egin! Ikusteko: Martxoko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
4. mailakoak Arriarango urtegian
kudeatzailea2023-02-16T10:24:44+01:00Aurreko astean Arriarango urtegian eta araztegian egon gineneko argazkiak 😍 4. Mailako ikasleak Arriarango urtegian eta araztegian egon ziren, uraren ziklo artifizialaren nondik norakoak ezagutzeko. Ura gure etxeetara iritsi aurretik nondik hartu eta nola garbitzen den ikasi zuten. Baita goiz ederra pasa ere!











