Jakintza

Jakintzako I. Literatur lehiaketako irabazleak

2023-05-24T10:40:07+01:00

Jakintzako I. Literatur lehiaketako irabazleak hautatu ditugu! Hona hemen ziklo bakoitzeko irabazleak. - DBH 1-2: "Azken bidaia" (narrazioa). Juna Sarriegi. - DBH 3-4: "Oroitzapenen nostalgia" (bertsoak). Maddi Garate. - Batxilergoa 1-2: "Hegazkinak" (mikroipuina). Leire Rivera. ZORIONAK IRABAZLEEI!!! ta mila-mila esker parte hartu duzuen guztiei!

Jakintzako I. Literatur lehiaketako irabazleak2023-05-24T10:40:07+01:00

Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria

2023-05-23T12:39:25+01:00

Ilusio handiz jakin dugu Ikastolen Elkartea izango dela 2023ko Ibilbideari Elkar Saria jasoko duen erakundea. Euskal Herria euskalduntzeko ahaleginean Ikastolen Elkarteak egin duen bide luze eta ekarpen handiaren aitortza da. Ezaguna da ikastolok euskal gizartean azkeneko belaunaldietan izan dugun eragina. Eta sari hau orain artean egindako lanaren aitortza da, ondo egindako lanaren adierazgarri, eta etorkizunean egitekoa dugunari ekiteko akuilu. Ikastola mugimendua bizia, soziala eta konprometitua da, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzaile eta euskaldun baten alde apustu egiten duena. Muga administratiboez harago, Euskal Herriko herrialde guztietan euskararen transmisioa, belaunaldiz belaunaldi eta etenik gabe, ziurtatu ahal izateko lanean dihardu eta, transmisioarekin batera, kalitatezko [...]

Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria2023-05-23T12:39:25+01:00

Jakintzako I. literatur lehiaketa

2023-03-29T08:36:26+01:00

JAKINTZAKO I. LITERATUR LEHIAKETALiteratur lehiaketa honen helburua honakoa da: Jakintzako maila guztietako ikasleen literatura zaletasuna sustatzea eta idazketa mundura ikasleak bultzatzea eta motibatzea. Honakoak izango dira parte hartzeko bete beharreko arauak.1. Modalitateak Hauek izango dira aurkeztu ahalko diren lan motak:       a. Narrazioa edo mikroipuina: mikroipuina batxilergoko lehenengo eta bigarrenmailako ikasleek baino ezingo dute aurkeztu.       b. Bertsoa edo poesia 2. Mailak Hiru kategoria egongo dira eta honela banatuko ditugu: a. DBH 1 eta DBH 2 kurtsoak b. DBH 3 eta DBH 4 kurtsoak c. Batxilergoko 1 eta 2. kurtsoak [...]

Jakintzako I. literatur lehiaketa2023-03-29T08:36:26+01:00

KIDETZEA

2023-03-04T10:23:18+01:00

Atzo goizean, 5 urtekoak Altamirara etorri ziren 5.mailakoekin jarduera batzuk burutzera. Aurrekoan, beraiek - 5.mailakoak -, izan ziren gurean, eta orain gu gonbidatu gaituzte beraien eraikinera: gelak, jolas tokiak...ezagutzera. ARGAZKI GEHIAGO

KIDETZEA2023-03-04T10:23:18+01:00

4. mailakoak Arriarango urtegian

2023-02-16T10:24:44+01:00

Aurreko astean Arriarango urtegian eta araztegian egon gineneko argazkiak 😍 4. Mailako ikasleak Arriarango urtegian eta araztegian egon ziren, uraren ziklo artifizialaren nondik norakoak ezagutzeko. Ura gure etxeetara iritsi aurretik nondik hartu eta nola garbitzen den ikasi zuten. Baita goiz ederra pasa ere!

4. mailakoak Arriarango urtegian2023-02-16T10:24:44+01:00
Go to Top