JAKINTZA IKASTOLA
kudeatzailea2024-01-25T09:41:28+01:00Sustraiak errotuz, etorkizunera zabaldu HATOR IKASTOLARA!
Sustraiak errotuz, etorkizunera zabaldu HATOR IKASTOLARA!
MATRIKULAZIO BILERA Villa Eugenia Otsailaren 7an, asteazkena / 7 de febrero, miércoles 17:00 EUSKARAZ / EUSKERA 18:30 GAZTELERAZ / CASTELLANO SUSTRAIAK ERROTUZ ETORKIZUNERA ZABALDU HATOR IKASTOLARA!
HH2koek eman diote hasiera San Sebastian egunari. Primeran jo dute gure artista txikiek. Arratsaldean ospakizun handia! Gonbidatuta zaudete 🥁
JAKINTZA IKASTOLAKO NESKA KORRIKALARIEN taldea indartzen doan proiektua da, eta azken urte hauetan partaide kopurua oso handia izaten ari da. 2023 urteko LILATOIAN talde handienaren saria lortu genuen, zorionak! Beraz, 2024ko LILATOIAN (MARTXOAREN 3an) elkarrekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ttipi-ttapa denok korrika, bakoitza bere erritmoan, eta jai giro alaian!!! Talde horren barruan 14 urte baino gehiago dituzuen, (2010/03/03 dataren aurretik jaiotako) neska korrikalari guztiontzat dago tokia: ikasle, irakasle, guraso eta senide guztiontzat! Jakintza ikastolarekin bat egin nahi duzuenok, urtarrilaren 30a baino lehen, bidali zuen izen-abizenak helbide honetara: lilatoia@jakintza.net Horrela, denok batera, ea lortzen dugun Lilatoiko [...]
Urte berriarekin, indar berriak hartzeko, menu berria! URTE BERRI ON, DANOI!!! Ikusteko: Urtarrileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
Familia agurgarria: Hego Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 30erako greba deialdi orokorra egin du “zaintza eskubide kolektiboaren alde”. Ikastolako langileen gehiengoak hala erabakita, ikastolak bat egingo du egun osoko grebarekin. Hori dela eta, egun horretan ez dira ohiko eskola jardunak eta zerbitzuak eskainiko. Hala ere, Hezkuntza Sailak ezarriko dituen zerbitzu minimoak egongo dira bi eraikinetan. Jangela eta zaintzan ere zerbitzu minimoak soilik eskainiko dira. Beraz, egun horretako bazkaria kontratatua duzuenoi, ez zaizue egun hori kobratuko etorri ezean. Autobus eta oinezko tren zerbitzurik ez da egongo. Egoera ulertuko duzuelakoan, Jakintza Ikastolako zuzendaritza Estimada familia: El Movimiento Feminista de Euskal Herria ha [...]
Galtzagorriren eskutik “Shhhhuuumendia” literatur ihes areto berriaz gozatzeko aukera izan dugu 4. mailako ikasle eta irakasleek. Datozen egunetan 5. mailako eta 6. mailako ikasleen txanda izango da. Lampedusa irlako Lehen Sorospen Zentroetara iristen diren haur etorkinek (Ekialde Hurbiletik eta Afrikatik Europara emigratzen duten milaka haurrek) liburuak esku artean izateko eskubidea bermatzen duen hitzik gabeko liburuez osatutako liburutegi baten proiektu baten berri izan dugu. “Silent books” du izena egitasmoak, hizkuntzaren trabarik gabe, haur guztiek irakur ditzaketen liburuak bildu dituzte eta haiei eskaini, guk ere esku artean izan ditugu eta asko, asko ikasi dugu, asko baino gehiago! [...]
Konturatzerako abendua da berriro! Negurako gorputza prestatu, eta ondo berotzeko, hona hemen abendurako prestatu dugun menua! Ikusteko: Abenduko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

Gernikako Pasealekua 74, Ordizia, Gipuzkoa 20240
943160540 / 943161676
2026- Jakintza Ikastola Ordizia - Hemengo edukiak Creative Commons baimen baten mende daude
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.
Behar-beharrezkoa den cookiea une oro gordeta egon behar da, cookieak konfiguratzeko garaian zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezingo ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak berriro gaitu edo desaktibatu beharko dituzula.