[ALBUMA] 5 URTEKOEN ERAKUSKETA IKUSTERA
kudeatzailea2024-01-29T12:06:24+01:003 eta 4 urtekoak barrenara egin dute irteera 5 urteko lagunen erakusketa ikustera. Herrian paseo txiki bat eman eta parkean jolasean ibili ondoren, ikastolara bueltatu dira bazkaltzera. Goiz pasa ederra egin dute!
[ALBUMA] HHKO IKASLEAK EUSKARAREN TXINPARTARI SU EMANEZ
kudeatzailea2024-01-29T11:57:26+01:00Bi urtez behin ospatzen den korrika ere hurbiltzen hasi zaigu eta hori aitzakia moduan hartuta eta euskarari berriro indarra emateko - behar den guztietan gure apurra emateko prest- 3, 4 eta 5 urteko familiekin batera gela zein pasiloetan jarri ditugun kriseiluak euskarazko hitzez beteko ditugu. Gora euskara! Gora argitxo!! eta gora korrika!!
JAKINTZA IKASTOLA
kudeatzailea2024-01-25T09:41:28+01:00Sustraiak errotuz, etorkizunera zabaldu HATOR IKASTOLARA!
MATRIKULAZIO BILERA
kudeatzailea2024-01-24T11:15:35+01:00MATRIKULAZIO BILERA Villa Eugenia Otsailaren 7an, asteazkena / 7 de febrero, miércoles 17:00 EUSKARAZ / EUSKERA 18:30 GAZTELERAZ / CASTELLANO SUSTRAIAK ERROTUZ ETORKIZUNERA ZABALDU HATOR IKASTOLARA!
Danborrada HH2n
kudeatzailea2024-01-19T12:25:21+01:00HH2koek eman diote hasiera San Sebastian egunari. Primeran jo dute gure artista txikiek. Arratsaldean ospakizun handia! Gonbidatuta zaudete 🥁
LILATOIA 2024
kudeatzailea2024-01-19T09:18:23+01:00JAKINTZA IKASTOLAKO NESKA KORRIKALARIEN taldea indartzen doan proiektua da, eta azken urte hauetan partaide kopurua oso handia izaten ari da. 2023 urteko LILATOIAN talde handienaren saria lortu genuen, zorionak! Beraz, 2024ko LILATOIAN (MARTXOAREN 3an) elkarrekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ttipi-ttapa denok korrika, bakoitza bere erritmoan, eta jai giro alaian!!! Talde horren barruan 14 urte baino gehiago dituzuen, (2010/03/03 dataren aurretik jaiotako) neska korrikalari guztiontzat dago tokia: ikasle, irakasle, guraso eta senide guztiontzat! Jakintza ikastolarekin bat egin nahi duzuenok, urtarrilaren 30a baino lehen, bidali zuen izen-abizenak helbide honetara: lilatoia@jakintza.net Horrela, denok batera, ea lortzen dugun Lilatoiko [...]
Greba deialdi orokorra-huelga general
kudeatzailea2023-11-29T11:46:50+01:00Familia agurgarria: Hego Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 30erako greba deialdi orokorra egin du “zaintza eskubide kolektiboaren alde”. Ikastolako langileen gehiengoak hala erabakita, ikastolak bat egingo du egun osoko grebarekin. Hori dela eta, egun horretan ez dira ohiko eskola jardunak eta zerbitzuak eskainiko. Hala ere, Hezkuntza Sailak ezarriko dituen zerbitzu minimoak egongo dira bi eraikinetan. Jangela eta zaintzan ere zerbitzu minimoak soilik eskainiko dira. Beraz, egun horretako bazkaria kontratatua duzuenoi, ez zaizue egun hori kobratuko etorri ezean. Autobus eta oinezko tren zerbitzurik ez da egongo. Egoera ulertuko duzuelakoan, Jakintza Ikastolako zuzendaritza Estimada familia: El Movimiento Feminista de Euskal Herria ha [...]
Galtzagorriren literatur ihes aretoa Barrenan
kudeatzailea2023-11-29T11:58:43+01:00Galtzagorriren eskutik “Shhhhuuumendia” literatur ihes areto berriaz gozatzeko aukera izan dugu 4. mailako ikasle eta irakasleek. Datozen egunetan 5. mailako eta 6. mailako ikasleen txanda izango da. Lampedusa irlako Lehen Sorospen Zentroetara iristen diren haur etorkinek (Ekialde Hurbiletik eta Afrikatik Europara emigratzen duten milaka haurrek) liburuak esku artean izateko eskubidea bermatzen duen hitzik gabeko liburuez osatutako liburutegi baten proiektu baten berri izan dugu. “Silent books” du izena egitasmoak, hizkuntzaren trabarik gabe, haur guztiek irakur ditzaketen liburuak bildu dituzte eta haiei eskaini, guk ere esku artean izan ditugu eta asko, asko ikasi dugu, asko baino gehiago! [...]










