Albisteak

KIDETZEA

2023-03-04T10:23:18+01:00

Atzo goizean, 5 urtekoak Altamirara etorri ziren 5.mailakoekin jarduera batzuk burutzera. Aurrekoan, beraiek - 5.mailakoak -, izan ziren gurean, eta orain gu gonbidatu gaituzte beraien eraikinera: gelak, jolas tokiak...ezagutzera. ARGAZKI GEHIAGO

KIDETZEA2023-03-04T10:23:18+01:00

4. mailakoak Arriarango urtegian

2023-02-16T10:24:44+01:00

Aurreko astean Arriarango urtegian eta araztegian egon gineneko argazkiak 😍 4. Mailako ikasleak Arriarango urtegian eta araztegian egon ziren, uraren ziklo artifizialaren nondik norakoak ezagutzeko. Ura gure etxeetara iritsi aurretik nondik hartu eta nola garbitzen den ikasi zuten. Baita goiz ederra pasa ere!

4. mailakoak Arriarango urtegian2023-02-16T10:24:44+01:00

OTSAILEKO MENUA

2023-01-27T09:34:40+01:00

Otsaila hotzetik hastea tokatzen zaigu aurten! Hori dela eta, gure jangelako kideek barruak bero eta goxo mantentzeko moduko menuak prestatu dizkigute oraingoan ere! On egin! Ikusteko: Otsaileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

OTSAILEKO MENUA2023-01-27T09:34:40+01:00
Go to Top