Hiruhilabeteari hasiera elkarrekin eman diogu HHko etapa guztiek
kudeatzailea2023-04-20T08:36:15+01:00Hiruhilabeteari hasiera elkarrekin eman diogu HHko etapa guztiek. Baserria gaia aitzaki harturik maila bakoitzean baserriko arlo bat landuko dugu, hala nola baserriko animaliak, lan tresnak, baratza... Honetarako goizeko 09:00etarako kalejiran eman diogu hasiera gure plazatxoan.
Apirilaren 22an, denok Baionarat!
kudeatzailea2023-04-18T08:06:06+01:00Urte luzeetako ikastolen borrokari esker, Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebeta (DBH3n egiten den froga) euskaraz izatea lortu da. Baina gaur egun oraindik Baxoko frogak (Frantziako selektibitatea) osoki frantsesez egin behar dituzte gure ikasleek, nahiz eta ikasketa guztiak euskaraz egin! Azterketa guztiak euskaraz izan daitezen lortu behar dugu. Orain, Baxoa Euskaraz! Ikastolei esker, geroz eta gehiago dira euskaraz ikasten duten ikasleak. Baina aldi berean, askoz gehiago dira Frantziatik Ipar Euskal Herrira bizitzera heldu diren frantses aberatsak, euskara eta euskal kulturarekiko inolako sentikortasunik ez dutenak. Benetako hizkuntza politika ausarta behar du euskarak Ipar Euskal Herrian. Apirilaren 22an Frantziako Gobernuari, Akitania, Pirinio [...]
4. maila kutsaduraz arduratuta
kudeatzailea2023-03-31T10:28:26+01:004. mailako ikasleek uraren inguruko proiektua amaitzeko uraren kutsaduraren inguruko muralak erakutsi dizkiete 2. mailako ikasleei. Ondoren, herrian zehar ibili dira parkeetan, kaleetan eta txoko ezberdinetan aurkitutako hondakinak biltzen eta, gainera, birziklatzen. Ikastolako txikitxoei gure planeta zaintzearen garrantzia erakusteaz gain, gure herri maitea pixka bat garbiago egoteko saiakera aparta egin dute. Bejondeizuela!
Oporren atarian
kudeatzailea2023-03-31T10:38:25+01:00Oporren atarian kultur astean murgildurik HHn ere musikari tartea eskaini diote, tradizio-abesti eta gaur egungoak abestuz eta dantzatuz primerako giroan pasa dute goiza!!!
Artista txikitxien museoa
kudeatzailea2023-03-31T10:00:34+01:00Proiektuari amaiera emateko gela museo bilakatu dute 3 urtekoek. Aurreko astean HHko ikasle, irakasle eta familiei ere gonbidapena luzatu zieten eurak egindako artelanak erakustera joateko. Pozez eta ilusioz jaso dituzte bisita ugariak!!! Mila esker proiektuan modu batera edo bestera parte hartu duzuten guztiei!!! Plazer bat izan da elkarlanean Artea lantzea!!!
2.mailakoak Villa Eugeniara joan ziren musikan ikasitako abestiak bertako haurrei eskaintzera
kudeatzailea2023-03-31T10:00:23+01:00Atzo 2.mailakoak Villa Eugeniara joan ziren musikan ikasitako abestiak bertako haurrei eskaintzera. Zeinen ongi pasa zuten gure txikiek ikuskizuna ikusten eta parte hartzen!!!!
Musika atalari ere itxiera ematen joateko
kudeatzailea2023-03-31T08:58:00+01:00Musika atalari ere itxiera ematen joateko azken guraso baten bisita jaso dugu euskal musikaz giroturik. Artista ugari ditugu inguruan eta garbi geratu da jaso ditugun bisita guztiak ikusita. Azkenik, Urko izan dugu gelan gitarraz abestia eskaintzen. Zuzenean musika entzutea bezalakorik ez da! Mila esker zure bisita eta unea gurekin konpartitzeagatik!
LAN-ESKAINTZA – 2023ko apirila
kudeatzailea2023-03-29T08:39:22+01:00Psikologiako, pedagogiako edo psikopedagokiako gradua duen irakaslea behar da (ordezkapen baterako). ESKATZEN DIREN TITULAZIOAK: Psikologiako, pedagogiako edo psikopedagokiako gradua EGA edo baliokidea Bigarren hezkuntzako irakaskuntza masterra Curriculuma helbide honetara bidali: laneskaintza@jakintza.net Epea, apirilaten 16an amaituko da
Artea gaiarekin jarraituz eta kultur astean murgildurik…
kudeatzailea2023-03-29T07:05:16+01:00Ordiziarockeko kide diren Urko gurasoa eta Janire musikariaren bisita izan dugu gaurkoan. Janiren diskoko abestiarekin eman die sarrera kontzertuari, ondoren txikitxoen gertuko melodietara salto eginez. Giro ederra sortu da gelan! Mila esker zuen ezagutzak gurekin partekatzeagatik!!!! Plazerra izan da gurea!!











