Albisteak

Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko

2023-06-05T10:28:07+01:00

Gaur “Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko” lelopean lehen Kantujira ospatu dugu Ordiziako herrian zehar. Instrumentuen laguntzaz giro ederrarekin abestu ditugu hainbat euskal kanta. Eskerrik asko Ikastolako Guraso Elkarteko kideei gurekin elkarrekintzan aritzeagatik eta baita gaurko Kantujiran parte hartu duzuenoi ere! #euskalkantak #euskaldunak #guikastola #ikastoladenona #jakintzaikastola

Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko2023-06-05T10:28:07+01:00

EKAINEKO MENUA

2023-05-30T15:52:56+01:00

Azken txanpa eta azken hilabeteko menua! Oporrak bistan ditugu! On egin! Ikusteko: Ekaineko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

EKAINEKO MENUA2023-05-30T15:52:56+01:00

Jakintzako I. Literatur lehiaketako irabazleak

2023-05-24T10:40:07+01:00

Jakintzako I. Literatur lehiaketako irabazleak hautatu ditugu! Hona hemen ziklo bakoitzeko irabazleak. - DBH 1-2: "Azken bidaia" (narrazioa). Juna Sarriegi. - DBH 3-4: "Oroitzapenen nostalgia" (bertsoak). Maddi Garate. - Batxilergoa 1-2: "Hegazkinak" (mikroipuina). Leire Rivera. ZORIONAK IRABAZLEEI!!! ta mila-mila esker parte hartu duzuen guztiei!

Jakintzako I. Literatur lehiaketako irabazleak2023-05-24T10:40:07+01:00

Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria

2023-05-23T12:39:25+01:00

Ilusio handiz jakin dugu Ikastolen Elkartea izango dela 2023ko Ibilbideari Elkar Saria jasoko duen erakundea. Euskal Herria euskalduntzeko ahaleginean Ikastolen Elkarteak egin duen bide luze eta ekarpen handiaren aitortza da. Ezaguna da ikastolok euskal gizartean azkeneko belaunaldietan izan dugun eragina. Eta sari hau orain artean egindako lanaren aitortza da, ondo egindako lanaren adierazgarri, eta etorkizunean egitekoa dugunari ekiteko akuilu. Ikastola mugimendua bizia, soziala eta konprometitua da, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzaile eta euskaldun baten alde apustu egiten duena. Muga administratiboez harago, Euskal Herriko herrialde guztietan euskararen transmisioa, belaunaldiz belaunaldi eta etenik gabe, ziurtatu ahal izateko lanean dihardu eta, transmisioarekin batera, kalitatezko [...]

Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria2023-05-23T12:39:25+01:00

[Herri Urrats] Elkartasun uholdea behar dugu, zubiak eraikitzen jarraitzeko

2023-05-15T08:21:28+01:00

Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Aurten ezin izan dugu Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jai erraldoia Senpereko lakuaren inguruan ospatu. Eta besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari. Nahiz eta gaur Herri Urrats mugatu bat ospatuko dugun, gaur bildutako diruarekin ezinezkoa izango zaigu jaiak berak sorturiko gastuei eta Seaskak dituen beharrizan handiei aurre egitea. Hori dela-eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari, Seaskari eta Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiten laguntzeko. Horretarako, ekarpen ekonomikoak egiteko bideak zabaldu ditugu. [...]

[Herri Urrats] Elkartasun uholdea behar dugu, zubiak eraikitzen jarraitzeko2023-05-15T08:21:28+01:00

DBHO2 – Deustoko Unibertsitateko ESMEjunior proiektua

2023-05-08T10:04:58+01:00

3. ebaluaketan zehar DBHO2ko Enpresaren Ekonomiako ikasgaian, ikasleek negozio-ideia berritzaile bat garatu dute Deustoko Unibertsitateak antolatutako ESMEJUNIOR  lehiaketan parte hartuz. Aukera paregabea izan da ikasitako kontzeptuak errealitatearekin uztartu daitezkela ikusteko eta beraien ekintzailetza lantzeko. Ikasleek orokorrean lan oso onak aurkeztu zituzten eta hiru talde lehiaketako finalera iritsi ziren. Apirilaren 28an, antolatzaileek prestatutako ekitaldira bertaratu ginen eta irabazleak izendatu zituzten. Irabazi ez zuten arren, aurkeztu ziren 63 taldeetatik 10 onenen artean gelditu ziren. Harro egoteko eta zoriontzeko emaitza, zalantzarik gabe.

DBHO2 – Deustoko Unibertsitateko ESMEjunior proiektua2023-05-08T10:04:58+01:00

ITSAS-TRIKUEN UGALKETA BIOLOGIAREN ESPERIMENTUA

2023-05-08T07:23:28+01:00

Apirilaren 26an Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Molekularreko Departamenduko eta Plentziako Itsas Estazioko (PIE) bi ikertzaile etorri zitzaizkigun; Beñat Zaldibar eta Urtzi Izagirre. Beñat eta Urtzik esperientzia zabala dute ingurumen toxikologian, eta tresna molekular eta tisularrak erabiltzen dituzte ingurumenaren osasuna aztertzeko. Bi ikertzaile hauekin DBHO1eko Biologiako ikasleek itsas-trikuen ugalketa prozesua aztertu dute ikastolako laborategian. Itsas-trikuek shock osmotiko baten aurrean gametoak (ugal zelulak) askatzen dituzte, hau da, obozitoak eta espermatozoideak. Bi zelula-mota hauek erauzi ondoren, obuluaren ernalketa eta ondoren enbrioi garapenaren lehen urratsak ikusteko aukera izan dute! Trebeziaz ibili dira gure ikasleak! Lan bikana! Laborategiko praktika hau aukera paregabea izan da [...]

ITSAS-TRIKUEN UGALKETA BIOLOGIAREN ESPERIMENTUA2023-05-08T07:23:28+01:00

GOAZEN ORDIZIA EKIMENEKO PARTEHARTZAILEEI AGURRA ETA ESKERRONA

2023-04-28T10:55:03+01:00

Kurtsoa hasi zenetik DBHO1eko Anatomiako ikasleak Goazen Ordizia programan parte hartu dute, eta ostegun honetan, apirilak 27, izan dute azken saioa. Proiektu hori Ordiziako udalak bultzatzen du, eta herriko hainbat eragilek (Ordizia kolore, Kimetz, Garagunea, Zuhaizti eta Lagunkiro) eta boluntarioek posible egiten dute. Egitasmo horren helburua da mugikortasun arazoak dituzten adinekoen eta adimen-desgaitasuna duten helduen gizarteratze eta osasun hobetzea ostegunero herrian barrena ibilaldiak burutuz. Ikasleen parte-hartzearekin belaunaldien arteko lotura eta harremantzea ere sustatu nahi da. Modu honetara ibilaldi hauek ez dira soilik osasun fisikoan oinarritzen, aitzitik, adin, izaera eta kondizio ezberdineko pertsonen topagunea ere bada, eta zentzu horretan, partehartzaileentzat garapen eta [...]

GOAZEN ORDIZIA EKIMENEKO PARTEHARTZAILEEI AGURRA ETA ESKERRONA2023-04-28T10:55:03+01:00
Go to Top