Tanta zozketa! Zenbaki irabazlea: 50258
kudeatzailea2023-06-28T08:37:18+01:00Zenbaki irabazlea: 50258 eta ordezkoa:93408 Zorionak irabazleari era mila esker tantaz tanta zuen ekarpena egin duzuen guztiei!!
Zenbaki irabazlea: 50258 eta ordezkoa:93408 Zorionak irabazleari era mila esker tantaz tanta zuen ekarpena egin duzuen guztiei!!
Primeran pasa genuen! Ikastolako kamiseten kolore urdinak, itsasoa balitz bezala, Ordiziako plaza estali zuen. Halako batean, olatu bareak suziriaren danbatekoarekin batera eztanda egin zuen; eta, dantza, abesti, algara eta besarkadak ez ziren soberan gure Ikastolaren Egunean. Bigarren batxilergoa amaitu berri duen Haritz Irastorzak mikrofono aurrean Ikastolaren Egunari hasierako hitzak eskaini zizkion, eta, jarraian, HH2 eta DBHO2ko ikasleek suziriak aireratu zituzten. Hasiera eta amaiera bat, Ikastola bat! Haur Hezkuntzako txikiek dantzaldia eskaini ziguten herriko Plaza Nagusian; Lehen Hezkuntzakoek, berriz, herriko Alde Zaharra, Arboleda, Barandiaran plaza eta Frontoia erronka eta jolasez alaitu zituzten. Bigarren Hezkuntzakoek haurrentzako tailerrak antolatu zituzten Plaza Nagusian, eta [...]
Kurtsoari amaiera emateko 5 urtekoak Tabakaleran, bertako "Situ-kzioak" proiektuaren baitan, "Zaldiek amesten dutena" erakusketan egon ziren jolas desberdinak egiten. Ondoren, Cristina Enea parkera joan ziren bazkaltzera eta jolastera!
Ekainaren 16an Jakintzako I. literatur lehiaketako sari banaketa egin genuen. Hauek izan ziren beran saria jaso zuten lanak: Maddi Garate ikaslearen “OROITZAPENEN NOSTALGIA” bertso-sorta Leire Rivera ikaslearen “Hegazkinak” mikroipuina Juna Sarriegi Zubeldia ikaslearen “Azken Bidaia” mikroipuina
Azken hiruhileko honetan DBH3ko ikasleak, Euskara eta Literatura ikasgaian, Ordiziako euskararen erabilera nolakoa den aztertzen aritu dira. Ondorengo bideoan, atzerritarrek gure hizkuntzarekiko duten sentipena zenbaterainokoa den ezagutzeko aukera duzue. Primerako lana!
Argitxo gaur ikastolan izan dugu, baina ez da bisita huts bat izan, geratzeko etorri da! Gure gelak euskalduntzen lagunduko digun papin zoragarri hau Maite Irastorza irakasle ohiak ekarri digu oparitzat. Mila mila esker Maite!
Jakintzako I. Literatur lehiaketako "OROITZAPENEN NOSTALGIA" bertso-sorta. DBH4ko Maddi Garatek idatzia.
DBH1eko Ni Kazetari hautazkoan kurtso osoko lanekin webgune bat argitaratu dute. IKUSI

Gernikako Pasealekua 74, Ordizia, Gipuzkoa 20240
943160540 / 943161676
2026- Jakintza Ikastola Ordizia - Hemengo edukiak Creative Commons baimen baten mende daude
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.
Behar-beharrezkoa den cookiea une oro gordeta egon behar da, cookieak konfiguratzeko garaian zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezingo ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak berriro gaitu edo desaktibatu beharko dituzula.