Albisteak

PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS

2023-11-23T09:09:24+01:00

Guraso agurgarriak, Datorren abenduaren 16an Majori Kiroldegian ospatu behar den Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “EZ GARA JAITSIKO” jaialdiaren sarrerak salgai egongo dira jarraian agertzen diren egun, ordu eta lekuetan:  JAKINTZA IKASTOLAN (Villa Eugenian) ETA MAJORI KIROLDEGIAN AZAROAREN  28 ETA 29AN 17:00ETATIK 18:00ETARA  AZAROAREN 30ETIK AURRERA MAJORI Kiroldegian Sarrera bakoitzaren prezioa 9€koa izango da. Estimadas familias, Las entradas para el festival "EZ GARA JAITSIKO" de Pirritx, Porrotx y Marimotots, que se celebrará el próximo 16 de diciembre en el Polideportivo Majori, estarán a la venta en los siguientes días, horas y lugares: JAKINTZA IKASTOLA (VILLA EUGENIA)  Y POLIDEPORTIVO MAJORI 28 Y [...]

PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS2023-11-23T09:09:24+01:00

Gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 5. edizioa

2023-11-09T11:18:22+01:00

Basque Culinary Center-ek eta Ausolan-ek gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 5. edizioa jarri dute abian, gastronomiak gure kulturan duen garrantzia sustatzeko.https://sukaldeansortzaile.com/eu/12-14 urte (Jaiotze URTEAK 2012, 2011, 2010 eta 2009)  eta 15-17 urte (Jaiotze urteak 2008, 2007 y 2006) arteko gazteek plater berriak sortzea da, aitona-amonen errezetetan inspiratuz eta bere eginez.Horrela, interorokortzea, sormena eta berrikuntza landuko dira, kultura gastronomikoa sustatuz eta teknologia berrien bidez.Jakintza ikastolako DBH1eko bi ikaslek igo dute beraien bideoa youtubera eta, orain, zuen 'atsegin dut'ak behar dituzte hurrengo fasera pasatzeko!Aupa Maddi eta Naia!Bideoari 'like' eman eta ea lortzen dugun! BIDEOA: Sukaldean sortzaile Maddi eta Naia!

Gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 5. edizioa2023-11-09T11:18:22+01:00

Familientzako gutuna

2023-10-25T10:04:40+01:00

Ikastola familia agurgarria: Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat dut: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan. Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen [...]

Familientzako gutuna2023-10-25T10:04:40+01:00

TAPOI BILKETA – RECOGIDA DE TAPONES

2023-10-20T10:23:42+01:00

Ikasturtearen lehen hiruhilekoa amaitzeko hilabete eskas geratzen da eta, honekin batera, abian jarri dugu Eskolako Agenda 2030 egitasmoa. Iaz izan zuen inpaktu positiboa aintzat harturik aurten ere ekimenean jarraitzeko asmo osoz gabiltza. Iazko programaren barruan, proiektu esanguratsuenetako bat PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA izan zen. Gure etxeetan sortzen ziren hondakin horiek gorde, ikastolara ekarri eta bertatik jasangarritasun enpresa batera bideratzen genituen bigarren bizitza bat eman ziezaieten. Ikastolako bankuetatik hasi eta herriko parkeetaraino heldu da ekimena. Aurtengo honetan ere egitasmo berdinarekin jarraitu nahiko genuke. Hori dela eta, Jakintza Ikastola PLASTIKOZKO TAPOIEN BILTEGI bihurtuko dugu eta eskertuko genizueke zuen etxeetan dauzkazuen tapoiak hona [...]

TAPOI BILKETA – RECOGIDA DE TAPONES2023-10-20T10:23:42+01:00

ERRIGORA

2023-10-20T09:08:17+01:00

Jakinarazten dizuegu Errigorako kanpaina berria martxan dela dagoeneko; eskaerak egiteko aukera URRIAREN 20TIK AZAROAREN 9ra egongo da.   Aurtengoan 50 €ko saski bakarra osatu dute, 23 ekoizleren 9 produkturekin: 5 produktu amankomun: zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa, eta gainerako 4ak gainontzeko ohiko produktuekin osatuta. Eskaerak egiteko honako web orrian sartu behar duzue: www.errigora.eus ****************************** Os informamos que la nueva campaña de ERRIGORA está en marcha; se pueden realizar los pedidos desde el 20 de OCTUBRE  hasta el 9 de NOVIEMBRE.   Este año, han compuesto una única cesta de 50 €, con 9 productos típicos de los [...]

ERRIGORA2023-10-20T09:08:17+01:00
Go to Top