kudeatzailea

About kudeatzailea

This author has not yet filled in any details.
So far kudeatzailea has created 286 blog entries.

Martxoko menua eskura

2021-02-27T11:33:22+01:00

Neguko hotza eta euriteak atzean uzteko eta udaberriari ateak irekitzeko gogoz gabiltza. Hala ere, neguak oraindik ez du bere azken hitza esan eta, badaezpada ere, prest egon beharko dugu datorrenari aurre egiteko. Horretarako, jangelako arduradunek, menu goxoa bezain osasuntsua prestatu digute eta zuekin guztiokin partekatzen dugu. Ikusteko [lightbox title="Jangelako menua" href="https://docs.google.com/document/d/e/2PACX-1vTNutPBK7DOuFdUZiSLKPJ7kBy7pne91ZUq27n7eYAn9HX3Ozre6nTpU9DGFFRQ6RpCUbgOVFZyJL2P/pub" iframe="true"][/lightbox] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://berria.jakintza.eus/wp-content/uploads/2021eko-MARTXOA-Villa-Eugenia-Altamira.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Martxoko menua (PDF 44 kb)[/button] Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: [icon_link style="link" href="https://berria.jakintza.eus/zerbitzuak/" color="orange"]Zerbitzuak[/icon_link]

Martxoko menua eskura2021-02-27T11:33:22+01:00

Patxi Zubizarreta eta Jokin Mitxelena LH 3ko ikasleekin

2021-02-26T16:21:52+01:00

Landarlan Ingurumen Elkarteak sustatutako Garalar Maralar ipuin-bildumaz gozatzeko aukera izan dugu. Lau ipuinek Aralarko mendietara hurbiltzea dute helburu, bertako bide, gailur eta kobazuloetan barneratzea. Joanes artzaina, Goliat txakurra eta Aiert eta Maren anaia-arrebak protagonista dituzten abentura eta pasarteek, naturara hurbiltzeaz gain, inguru horietan jaso diren gertakari, elezahar eta istorioez gozatzeko aukera ematen dute. Behin eta berriro irakurri ditugu liburuak. Aralar garela sentitu dugu. Ausartu gara, ahozkatu ditugu hitz magikoak, eta sartu gara... Abentura honetan, Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena ilustratzailea ikastolan izan dira, haiekin elkartrukatu ditugu iritziak, ederki pasatu dugu irudi eta hitzekin jolasean. Mila esker, Patxi eta Jokin, zuen [...]

Patxi Zubizarreta eta Jokin Mitxelena LH 3ko ikasleekin2021-02-26T16:21:52+01:00

Biharko Euskal Hezkuntza Sistema gaurtik eraikitzen hasteko ekarpena egin dute ikastolek

2021-02-26T12:09:39+01:00

“Gaurtik da bihar”; esaldi horrekin amaitu genuen ikastolok, atzo, Irungo Ficoba erakustazokan, Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA aurkezteko egin genuen aurkezpenean. Gaurtik da bihar, eta ENDEKALOGOA biharko Euskal Hezkuntza Sistema gaurtik eraikitzen hasteko egin dugun ekarpena dela azaldu dugu. Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusia amaitu berritan aurkeztu dute BIHAR, Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA. Ikastolen mugimendua osatzen dugun 111 ikastoletako ordezkariak bertan ginela, Euskal Herri luze zabaleko hamabost ikastolakideren artean aletu dituzte puntuz-puntu, proposamenaren hamaika oinarriak. Oinarri horiek hiru bloketan banatzen dira: Oinarrizko printzipioak: unibertsala; euskara eta euskal kultura [...]

Biharko Euskal Hezkuntza Sistema gaurtik eraikitzen hasteko ekarpena egin dute ikastolek2021-02-26T12:09:39+01:00

BOGA kanpaina Seaskaren alde

2021-02-09T21:56:11+01:00

Itsasoan bezala, guk ere ekaitza izan dugu 2020 urtean. Urte zaila izan da eta egoera larriaren parean, ondorio larriko erabaki bat hartu behar izan ginuen alabeharrez. Herri Urrats gabeko urtea izan zen. Ondorio larriak Seaskarentzat, ikastolentzat, gure urteroko hornitzaileentzat eta kulturgileentzat. Badator ekaitz ondoko barea! Maiatzaren 9an izango da aurtengo Herri Urrats eta bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuarekin ospatuko da. Kolegio berria Azkaine Senpere inguruan ala barnekaldean, Hazparneko eskualdean izanen da. Bosgarren kolegioaren eraikuntza zati bat babestu nahi duenak hemen izango du aukera paregabea!

BOGA kanpaina Seaskaren alde2021-02-09T21:56:11+01:00

Otsaileko menua prest

2021-01-29T14:34:20+01:00

Otsaila, hotz-hila da. Edota otso-hila, berdin du, baserritar askoren esanetan biek pareko kaltea omen dakarte eta. Beste pixka batean eusten jarraitu beharko dugu, nonbait. Neguak dirauen bitartean, udaberriaren zain itxarotea baino ez zaigu geratzen. Beraz, jangelako arduradunek bertako produktuekin prestatutako menu orekatuari eta osasuntsuari helduko diogu itxarote tarte honetan kementsu eta indartsu jarraitzeko. Otsaileko menua honen azpian dagoen irudian klikatuz gero, ikusi ahal izango duzue. Inprimatu nahi duenarentzat, PDF bertsio bat ere jarri dugu eta botoian klik eginez, jaitsi ahal izango duzue. Ikusteko [lightbox title="Jangelako menua" href="https://docs.google.com/document/d/e/2PACX-1vSXQl4W1gxu0SpFbtvTM5ML_CqZxd98i8a1bUOrmZwDrZDCs6onuT4XSuv6Qz_rI7slZ66sRVo15GV0/pub" iframe="true"][/lightbox] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://berria.jakintza.eus/wp-content/uploads/2021eko-OTSAILA-Villa-Eugenia-Altamira.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Otsaileko menua (PDF 47 kb)[/button] [...]

Otsaileko menua prest2021-01-29T14:34:20+01:00

Zergatik ikastolak?

2021-01-22T12:29:46+01:00

ZERGATIK IKASTOLAK? Koldo Tellitu eta Jose Luis Sukia Hurrenez hurren, Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta zuzendari nagusia Matrikulazio kanpaina betean gaude, eta euskal familia asko beraien seme-alabak matrikulatzeko aukerak aztertzen ari zarete. Gizartearen nahi eta beharrekin batera, gurasoenek ere aurrera egiten dute, eta guraso belaunaldi bakoitzak, bere hautua egiten duenean, aurrekoekiko elementu berriak hartzen ditu kontuan: gure herriaren, garaien… joanak eta etorriak islatzen dira matrikulazio kanpainan gurasoek hartu behar duten erabaki handi eta garrantzitsu horretan. Ikastoletan, ondo jabetuta gaude errealitate berri horietaz, eta itxaropenez begiratzen diogu guraso gazteek beren seme-alaben hezkuntzan gero eta gehiago parte hartzeko duten nahiari. Ikus ditzagun, bada, gure [...]

Zergatik ikastolak?2021-01-22T12:29:46+01:00

“El mal querer” mikroproiektua

2020-12-22T20:32:50+01:00

Rosalíaren El mal querer albuma Literatura klasean Mende luzetan ahaztuta egon ondoren, Flamenca eleberria modan jarri da Rosalía artistaren "El mal querer" albuma argitaratzearen ondorioz. Berak dioenez, Rosalíak eleberri horri buruz egin zuen irakurketan du jatorria diskoak. Irakurketa horretatik abiatuta, artista kataluniarrak disko bat osatu du, non kapitulu bakoitzak (Augurio, Boda, Celos, Disputa, Lamento, Clausura, Liturgia, Éxtasis, Concepción, Cordura eta Poder), alegorikoki, harremanaren une bat adierazten duen. Lan honen helburua Rosalía artista gaztearen "El mal querer" albumaren azterketa literarioa da. El Roman de Flamenca, gaztelaniaz, Flamenca, katalanez, eleberri okzitano anonimoa du inspirazio-iturri nagusietako bat. Gure lana albuma azaltzea izan da, alderdi [...]

“El mal querer” mikroproiektua2020-12-22T20:32:50+01:00
Go to Top