kudeatzailea

About kudeatzailea

This author has not yet filled in any details.
So far kudeatzailea has created 286 blog entries.

Bizilanda proiektua

2021-05-31T09:33:48+01:00

Bizilanda proiektua, jasangarritasunaren inguruan 6.mailan landu den proiektu bat da. Bertan energia mota desberdinak aztertu dituzte eta ikusi dutena erabilita herri jasangarri bat sortzea izan du helburuetako bat. Herri jasangarria lortzeko zer energia mota erabiliko zuten erabaki behar izan dute. Herri jasangarria lortzearekin batera, paraleloan, gazteleraz, energia mota desberdinak saltzeko enpresak sortzea izan da beste lerroa. Enpresa bakoitzak energia mota bat saldu behar du. Proiektu honi amaiera polita emateko, maiatzaren 26an, EKIROCK-eko Urko eta Jonekin saio didaktiko bat egiteko aukera izan dute. EKIROCK proiektuak, jasangarritasuna eta energia berdea ditu oinarri eta 6. mailakoei eguzki energiaren funtzionamendua erakustea izan da oraingo helburua. [...]

Bizilanda proiektua2021-05-31T09:33:48+01:00

Munduko ekosistemak

2021-05-25T11:16:59+01:00

Etxetik atera eta ikastolara joan-etorrian ibiltzeko aukera izan dugu aurtengo ikasturtean. Zorionekoak gu! Ordizia pixka bat gehiago ezagutu genuen ikasturteko lehen hilabeteetan, ondoren, zentzumenen nondik norakoetan barneratu ginen, ukitu, usaindu, dastatu, entzun eta ikusiz, baita, irudimena, amets eta jakin-minaz lagunduta Egiptora egin genuen bidaia, hura gozamena! Aireaz baliatuz egin ditugu esperientziak, eraiki ditugu autoak, haize-errotak, paraxutak eta kometak. Oraingoan, gure geletako jatorri ezberdinetako gurasoengana jo dugu, laguntza eskatu diegu haien herrietako ekosistemak ezagutzeko aukera paregabea iruditu zaigu eta. Erantzuna bikaina izan da. Zenbat dugun elkarrengandik ikasteko! Ea aurkezpenaz guk bezainbeste gozatzen duzuen, mila esker guztiei! Durante el presente curso hemos acudido [...]

Munduko ekosistemak2021-05-25T11:16:59+01:00

Maiatzeko menua prest

2021-05-02T12:02:27+01:00

Dagoeneko,ikasturtearen amaierarako oso gutxi falta zaigu. Hemendik aurrera, udaberriak ekarriko digun giro epelak ez digu gehiegi lagunduko gainera datorkigun azken txanpari behar bezala ekiteko. Horregatik, jangelako arduradunek menu osasuntsu eta egokia prestatu digute. Ikusteko [lightbox title="Jangelako menua" href="https://docs.google.com/document/d/e/2PACX-1vTNutPBK7DOuFdUZiSLKPJ7kBy7pne91ZUq27n7eYAn9HX3Ozre6nTpU9DGFFRQ6RpCUbgOVFZyJL2P/pub" iframe="true"][/lightbox] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://berria.jakintza.eus/wp-content/uploads/2021eko-MAIATZA-Villa-Eugenia-Altamira.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Maiatzeko menua (PDF 49 kb)[/button] Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: [icon_link style="link" href="https://berria.jakintza.eus/zerbitzuak/" color="orange"]Zerbitzuak[/icon_link]

Maiatzeko menua prest2021-05-02T12:02:27+01:00

Kilometroak 2021 Arropa salmenta

2021-04-27T12:34:48+01:00

2021eko Kilometroak Goierrin antolatuko ditugu. Ezohiko garai honetan Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza Ikastolok plaza emango diegu Kilometroei. Ez dira jai erraldoi eta jende multzo handitarako garaiak, baina gurea den auzolan eta auto-antolakuntzarako tradizioari eutsiz, Gipuzkoako Ikastolok aurtengo Kilometroak aurrera ateratzeko konpromisoa hartu dugu. BATERA, BAGARA, BAT GARA lelopean ekin diogu aurtengo ekitaldiari. Batera, Gipuzkoako Ikastola guztien konpromisoarekin. Bagara, Ikastolok badugulako izaera propioa eta aurtengo plaza izaera horren aldarrikapena izatea nahi dugulako. Bat gara, eredu bakarra, hezkuntza eredu propioa Euskal Herriko zazpi herrialdeetan. Osotasunaren zatia direlako gure ikastolak. Leloa eta logotipoa baditugunez, urtero bezala arropa salmentari ere ekingo [...]

Kilometroak 2021 Arropa salmenta2021-04-27T12:34:48+01:00

Irakurketa bizipen bihurtzen denean

2021-04-23T12:36:19+01:00

Irakurketa bizipenetik landu behar da eta ez bakarrik ikerketa filologikotik. Irakurtzeak galderak egiteko eta, batzuetan, erantzunak aurkitzeko ere  balio duela erakutsi behar zaie gure ikasleei; tresna gisa eskaintzea, alegia. Hori gutxi balitz, irakurketak gure ikasleen sormena esploratzen lagun diezaguke, dirudiena baino handiagoa izaten baita. Ikasturte honetan zehar, irakurketa desberdinak egitera gonbidatu ditut: nobela bera irakurtzera, bi ipuin labur eta azkenik, lau proposamenen artean bat aukeratzera. Era berean, irakurketa modu desberdin eta pertsonalean lantzeko aukera ugari eskaini dizkiet: gehien iradoki dizkieten pasarteetatik abiatuta, euren hausnarketak egin dituzte, nobelaren argumentua oinarri hartuta, eleberriaren elementu garrantzitsuenekin (15 bat gutxi gorabehera) konposizio bat sortu behar [...]

Irakurketa bizipen bihurtzen denean2021-04-23T12:36:19+01:00

Apirileko menua prest

2021-04-08T16:20:56+01:00

Aste Santuko oporrak amaituta, ikasturte honen azken hiruhilekoari heltzeko unea iritsi da. Udaberriko egun hauek giro atseginagoa ekarriko digute eta atzean uzten ari garen neguko hotza ahazten joango garenez, jangelako arduradunek menu orekatuta eta osasuntsua prestatu digute. Azken ziaboga hartuta dugu jada eta gertu dugun azken txanparako beharko dugun indarra eskuratzeko lagungarria izango da, dudarik gabe. Apirileko menua, honen azpian dagoen irudian klikatuz gero, ikusi ahal izango duzue. Inprimatu nahi duenarentzat, PDF bertsio bat ere jarri dugu eta botoian klik eginez, jaitsi ahal izango duzue. Ikusteko [lightbox title="Jangelako menua" href="https://docs.google.com/document/d/e/2PACX-1vSXQl4W1gxu0SpFbtvTM5ML_CqZxd98i8a1bUOrmZwDrZDCs6onuT4XSuv6Qz_rI7slZ66sRVo15GV0/pub" iframe="true"][/lightbox] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://berria.jakintza.eus/wp-content/uploads/2021eko-APIRILA-Villa-Eugenia-Altamira.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Apirileko menua [...]

Apirileko menua prest2021-04-08T16:20:56+01:00

Mundu osotik Jakintza ikastolara

2021-04-08T15:45:59+01:00

27 herrialde desberdinetan jatorria duten eta euskara ez diren 17 hizkuntza desberdinak dituzten ehun familia baino gehiago ordezkatuz, 120 guraso baino gehiagok sinatu dute 7 hizkuntza desberdinetan idatzita dagoen ondorengo adierazpena: EUSKARA Behean sinatzen dugunok, mundu osoko hainbat lekutatik Euskal Herrira iritsitako ordiziarrak, Ordiziako Jakintza Ikastola jasaten ari den erasoen aurrean, honako manifestu hau plazaratu nahi dugu: • Jakintza Ikastola ez da eskola segregazionista. • Ikastolako hezkuntza-komunitate osoak ahalegin handia egiten du bere proiektua aurrera eramateko, arrazoi ekonomikoengatik edo bestelakoengatik inor proiektu horretatik kanpo geratu ez dadin. • Gure seme-alabek, ingurune berriarekin harmonian garatzeko, konfiantzazko ingurune bat aurkitu dute ikastola honetan. [...]

Mundu osotik Jakintza ikastolara2021-04-08T15:45:59+01:00

Gora Emakume Langilearen Eguna!

2021-03-08T09:32:51+01:00

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a, gogotik ospatu eta aldarrikatuko dugu Jakintzan. Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko, zein eskubide horiek bete daitezela eskatzeko erabiliko dugu eguna eta, Jakintzako irakasleriak, ikasleen laguntzarekin, egitarau oparoa antolatu du, HHtik hasi eta Batxilergoraino. Aurten, bizi dugun pandemia egoera dela eta, ekintza guztiak ikastolan bertan burutuko ditugu, baina horrek ez die inongo garrantzirik kenduko. Haur Hezkuntzako haurrek mural erraldoia osatuko dute eta euren bizitzan emakumeek duten garrantzia balioan jarriko dute. Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek inguruan dituzten emakumeek euren bizitzan duten garrantziaz hitz egin eta marrazkiak ere egingo dituzte. Bigarren ziklokoek, berriz, marrazki bizidunetan, pelikulatan... [...]

Gora Emakume Langilearen Eguna!2021-03-08T09:32:51+01:00

Errigora, plateretik baratzera!

2021-03-03T16:39:51+01:00

Bete etxeko despentsa urte guztirako Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin (5 litroka) eta kontserba, pasta eta arroz sortekin (12 ontzika). Auzolanari esker, Ordizian ekoizlearen etxean duen prezio berean. ADI!!! Aurten bi bide egongo dira eskaerak egiteko: Online: https://www.errigora.eus Telefono bidez: 848 87 12 23 Plateretik baratzera Eserita itxaron ordez, aulkitik altxatu gabe egin dezakegu bidea elikadura-burujabetzara: jan dezagun pentsatzen dugunaren arabera. Elikadura-sistema bertso bat balitz bezala, has gaitezen plateretik. Bete dezagun tokiko uztarekin. Kontsumi ditzagun eskala txikian ekoitzitako elikagaiak. Eros ditzagun produktu agroekologikoak. Hitzekin beharrean, bete ditzagun ahoak harro sentiarazten gaituzten jakiekin. Alda ditzagun kontsumitze erak, ekoizteko moduak aldatzeko. Errigoraren Nafar [...]

Errigora, plateretik baratzera!2021-03-03T16:39:51+01:00

Lamiak eta Lloronak margo-erakusketa Barrenan

2021-03-03T16:20:02+01:00

LAMIAK eta LLORONAK, “Ongi etorri eskolara” udal proiektuaren ekimena da. Donostia, Andoain, Ordizia eta Zarauzko jatorri anitzetako bizilagunen eta margolarien arteko elkarrizketa du helburu. Margolariak, jatorri anitzetako bizilagunek kontatutako kondairetan eta pertsonaia mitologikoetan inspiratu dira, erakusketa honetan topatuko ditugun eta kontalarien jatorrizko herrialdeetako kulturaren parte diren pertsonaia mitologikoak birsortzeko. Elkarrizketa honen helburua, era sinboliko batean, kulturen arteko truke, ezagutza eta aitortzaren eredu izatea nahi genuke, kultura-aniztasuna ikusarazi eta balioan jartzeko, bizikidetzarako zubiak sortuz. ERAKUSKETAREN HELBURUAK: Gure auzoetako eta udalerrietako kultura-aniztasuna balioan jarri eta ikus-araztea; Artearen eta mitologiaren bidez, jatorri eta kultura anitzetako pertsonen artean kulturarteko elkarrizketa aurrera eramatea; Tokiko artea, narratiba [...]

Lamiak eta Lloronak margo-erakusketa Barrenan2021-03-03T16:20:02+01:00
Go to Top