kudeatzailea

About kudeatzailea

This author has not yet filled in any details.
So far kudeatzailea has created 286 blog entries.

Errigorako kanpaina berria martxan!

2022-03-10T10:08:44+01:00

Jakinarazten dizuegu Errigorako kanpaina berria martxan dela dagoeneko; eskaerak egiteko aukera MARTXOAREN 10etik 30era egongo da.   Informazio orokorra, produktu motak, etab. mezu honekin batera bidaltzen dizkizuegu.   Eskaerak egiteko, modu hauetako bat jarrai dezakezue:   1. Online, errigora.eus helbidean. 2. Telefonoz deituta: 848 87 12 23.   Zuen interesekoa izango delakoan, egun ona izan! [pdfjs-viewer url="https%3A%2F%2Fberria.jakintza.eus%2Fwp-content%2Fuploads%2FEskutikEskura-2022.pdf" viewer_width=100% viewer_height=800px fullscreen=true download=true print=true] [pdfjs-viewer url="https%3A%2F%2Fberria.jakintza.eus%2Fwp-content%2Fuploads%2FtxostenaEE22.pdf" viewer_width=100% viewer_height=800px fullscreen=true download=true print=true] ****************************** Os informamos que la nueva campaña de ERRIGORA está en marcha; se pueden realizar los pedidos desde el 10 hasta el 30 de MARZO.   Adjunto os enviamos archivos con información general de la campaña, productos a la [...]

Errigorako kanpaina berria martxan!2022-03-10T10:08:44+01:00

2022ko martxoaren 8a ikastolan

2022-03-08T22:19:35+01:00

Gaurko eguna merezi bezela ospatu dugu ikastolan. Egunean zehar feminismoaren inguruko hizketak, solasaldiak eta irakurketa desberdinak egin ostean, eskulanak edota mezu politak ere idatzi dituzte miresten dituzten emakumeei emateko. Amaitzeko, gure ikastolako plazak berdintasunaren alde borrokan ari diren tximeletaz josi ditugu. Gora borroka feminista! [tvideo type="youtube" clip_id="AUO2LUao17w"]  

2022ko martxoaren 8a ikastolan2022-03-08T22:19:35+01:00

Idazleak ikastetxeetan programa

2022-03-03T14:49:15+01:00

Idazleak ikastetxeetan programari esker, aste honetan Miren Gorrotxategi idazle azpeitiarra izan dugu gurean DBHO2ko ikasleekin. "33 ezkil" eleberria irakurri ondoren, egilearekin solasean aritzeko aukera izan dute ikasle helduenek. Nobelaz gain, obra horretatik abiatuta sortutako "Hil kanpaiak" filma eta idazlearen idazketa prozesua bera ere izan dituzte hizpide. Jarrai dezagun harrobia lantzen!

Idazleak ikastetxeetan programa2022-03-03T14:49:15+01:00

Martxoko menua prest!

2022-02-25T12:19:16+01:00

Neguko hotza eta egun tristeak atzean uzteko eta udaberriari ateak irekitzeko gogoz gabiltza. Hala ere, neguak oraindik ez du bere azken hitza esan eta, badaezpada ere, prest egon beharko dugu datorrenari aurre egiteko. Horretarako, jangelako arduradunek, menu goxoa bezain osasuntsua prestatu digute eta zuekin guztiokin partekatzen dugu. Ikusteko [lightbox title="Jangelako menua" href="https://docs.google.com/document/d/e/2PACX-1vQ_rDtmEaI7pnvI1kpmSXdLylLsfqybWGrQm5lucRQ6pQO3PDx8TDVhkzK7SKpubIEREV2TVOeCcKDj/pub" iframe="true"][/lightbox] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://berria.jakintza.eus/wp-content/uploads/2022ko-MARTXOA.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Martxoko menua (PDF 44 kb)[/button] Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: [icon_link style="link" href="https://berria.jakintza.eus/zerbitzuak/" color="orange"]Zerbitzuak[/icon_link]

Martxoko menua prest!2022-02-25T12:19:16+01:00
Go to Top