kudeatzailea

About kudeatzailea

This author has not yet filled in any details.
So far kudeatzailea has created 286 blog entries.

BHkoek Korrikarekin lotutako dantzaldia

2022-04-08T18:52:37+01:00

Gaur arratsaldean 22. Korrika Ordiziatik pasako dela eta, goizean BHkoek Korrikarekin lotutako dantzaldia eskaini dute Majori kiroldegian. Ikuskizunaren amaieran, gainera, Pirritx eta Porrotx izan ditugu bisitan. Bertso eta dantzen bidez omendu ditugu 34 urteko ibilbidea egin duten pailazoak. Umore pixkat batekin eman diogu bukaera ekitaldiari. Tipi-tapa tipi-tapa KORRIKA!

BHkoek Korrikarekin lotutako dantzaldia2022-04-08T18:52:37+01:00

Josune Arratibeli agurra

2022-04-08T09:33:37+01:00

Azken aldian jubilazioz-jubilazio gabiltza ikastolan. Urte asko elkarrekin pasa ondoren, oraingoan Josune Arratibeli agur esatea tokatu zaigu. Gozatu merezitako jubilazioa Josune! Agurtzeko, ikasleek bertsoak abestu dizkiote, saxoarekin “What a wonderful world” abestu diote, irakasleok agurra dantzatu diogu, “Yellow submarine” abestia moldatu eta abestu dute ikasleek, … eta denak emozionatu gara.

Josune Arratibeli agurra2022-04-08T09:33:37+01:00

DBH4koak opor bezperan…

2022-04-08T09:23:45+01:00

Egun polita pasa zuten atzo DBH4ko ikasleek. Oso entretenituta ibili ziren: mahai-jolasak, txapelketak, dantzak, etab. Gaurko emanaldirako “spoiler” txiki batzuk ere utzi dizkigute. Animatu eta gerturatu bihar kiroldegira.   [button size="large" align="center" full="true" link="https://berria.jakintza.eus/wp-content/uploads/Video_1.mov" linkTarget="_blank"]BIDEOA 1[/button] [button size="large" align="center" full="true" link="https://berria.jakintza.eus/wp-content/uploads/Video.mov" linkTarget="_blank"]BIDEOA 2[/button]

DBH4koak opor bezperan…2022-04-08T09:23:45+01:00

Euskarazko ipuinak herriko txoko desberdinetan

2022-04-08T09:11:16+01:00

Ipuina, funtsezko baliabidea dugu haurren garapen integrala sustatzeko. Horregatik, gure proiektuan, egunero jorratzeaz gain, egundoko garrantzia du. Korrika Ordiziatik pasatzeko ordu batzuk besterik ez dira falta eta euskararen festa eder hau aitzaki hartuta, ikastolako txikienak kalera atera dira euskarazko ipuinak herriko txoko desberdinetan entzun daitezen. Primerako goiza pasatu dute!! [tvideo type="youtube" clip_id="xlDHcZRccCw"]

Euskarazko ipuinak herriko txoko desberdinetan2022-04-08T09:11:16+01:00

HHko ikasleak kalera

2022-04-07T10:17:14+01:00

Gure ikaskuntza prozesua ezin da ulertu gertuko errealitatearekin dugun zuzeneko harrema jorratu eta aipatu gabe. Horregatik, maiztasun handiz, HHko ikasleak kalera ateratzen dira. Gaur, Korrikaren aitzakiarekin, hotzari aurre egin eta herriko txoko desberdinak gure jolas eta ekintzekin bete ditugu. [tvideo type="youtube" clip_id="_lwSSXxBZyk"]

HHko ikasleak kalera2022-04-07T10:17:14+01:00

Lh4 ENGLISH SHOW

2022-03-24T14:40:33+01:00

This week our 4th grade students have put on a show for their families!! In this fantastic performance, we have had magicians, clowns, an orchestra, singers and dancers!! It has been a great success and everybody has participated and enjoyed during the show. Thank you very much for everything, good job!

Lh4 ENGLISH SHOW2022-03-24T14:40:33+01:00

Arkeopuzzleak

2022-03-24T14:33:28+01:00

Aste honetan, gure DBH1eko ikasleak LH 1.mailakoengana gerturatu dira. Historiaurrea landu dute eta arkeopuzzleak oparitu dizkiete. Ezin izan dira guztiak elkartu, beraz, ikasle ordezkariek egindako lanen bideoa eta opariak entregatu dizkiete LH 1.mailako ikasleei.

Arkeopuzzleak2022-03-24T14:33:28+01:00

LAN ESKAINTZA

2022-03-23T14:32:17+01:00

DBHko 1. ziklorako irakaslea ikasturte amaiera bitarte. Titulazioa: GRADUA EUSKAL FILOLOGIA ETA INGELES FILOLOGIA EDO INGELESEZKO B2 MAILA * FRANTSESEZKO EZAGUTZA BALORATUKO DA BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLE IZATEKO IRAKASKUNTZA MASTERRA EGA EDO BALIOKIDEA CV entregatzeko epea: 2022/03/27

LAN ESKAINTZA2022-03-23T14:32:17+01:00

Apirileko menua ere prest!

2022-03-23T08:41:15+01:00

Bigarren ebaluazioa atzean utzita, Aste Santuko Oporrak ate joka dauzkagu. Imajina dezakezuenez, mugimendu handia egun gutxitan gure ikastolan izango duguna. Horri guztiari indarrez aurre egiteko, elikadura orekatua eta osasuntsua beharko dugu eta jangelako arduradunek ez dute hori ahantzi. Horregatik, beti bezala, menu goxo eta energetikoa prestatu digute udaberriari behar bezalako ongi etorria emateko. Apirileko menua honen azpian dagoen irudian klikatuz gero, ikusi ahal izango duzue. Inprimatu nahi duenarentzat, PDF bertsio bat ere jarri dugu eta botoian klik eginez, jaitsi ahal izango duzue. Ikusteko [lightbox title="Jangelako menua" href="https://docs.google.com/document/d/e/2PACX-1vSXQl4W1gxu0SpFbtvTM5ML_CqZxd98i8a1bUOrmZwDrZDCs6onuT4XSuv6Qz_rI7slZ66sRVo15GV0/pub" iframe="true"][/lightbox] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://berria.jakintza.eus/wp-content/uploads/2022KO-APIRILA.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Apirileko menua[/button] Jangela eta zerbitzu [...]

Apirileko menua ere prest!2022-03-23T08:41:15+01:00
Go to Top