LILATOIA 2023
kudeatzailea2023-01-18T12:37:42+01:00Kaixo guztioi: JAKINTZA IKASTOLAKO NESKA KORRIKALARIEN taldea goraka doan proiektua da, eta azken urte hauetan partaide kopurua oso handia izaten ari da. 2019 urteko LILATOIAN bigarren talderik handiena izan ginen, eta 2022an hirugarrena. Hori oso gauza handia da Ordiziaren tamainako herri batentzat! Beraz, 2023 urteko LILATOIAN (MARTXOAREN 5ean) elkarrekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ttipi-ttapa denok korrika, bakoitza bere erritmoan, eta jai giro alaian!!! Talde horren barruan 14 urte baino helduago zareten, (2009/03/05 dataren aurretik jaiotako) neska korrikalari guztiontzat dago tokia: ikasle, irakasle, guraso eta senide guztiontzat! Ez ahaztu lasterketak parte-hartzaile kopuru itxia duela, beraz, adi egon zuen lekua [...]












