kudeatzailea

About kudeatzailea

This author has not yet filled in any details.
So far kudeatzailea has created 286 blog entries.

ARTEA 3 URTEKO GELAN

2023-03-07T10:16:39+01:00

Oporren aurretik 3 urteko gelan ARTEARI eta ARTISTEI txoko polita eskainiz proiektu berriari ekin diote. Gela museo bilakatu zaie eta sorpresaz hartu dute aldaketa. Honetarako goizean goiztik, etxekoen laguntzaz, eskura eman zaien orriko argazkiei erreparatuz gelan zehar ibili dira artelan, eskultura edo artista horiek aurkitzen!! Lan bikaina egin dute eta kuriosidade puntu hori abiapuntu hartuta hasiera politta eman die eurak ere artista bilakatuz!!!

ARTEA 3 URTEKO GELAN2023-03-07T10:16:39+01:00

Berdintasun Plana

2023-03-06T18:13:14+01:00

Martxoaren 8a gainean dugu eta Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ikastolak onartutako Lehen Berdintasun Plana ikastolako komunitate osoarekin partekatzea baino gauza hoberik ez dago. Berdintasunaren atalean ikastolok eskarmentu handia dugun arren, ezinbestekoa zen horrelako tresna bat eskura izatea, horren barruan dauden hainbat alderditan aurrera egiten jarraitzeko. Ziur gaude guztion artean desorekak gainditzea lortuko dugula eta gizarte bidezkoagoa eraikitzen lagunduko dugula. Berdintasun taldea *********************** Este próximo miércoles, día 8 de marzo, celebraremos el Día Internacional de la Mujer Trabajadora, y para celebrarlo nada mejor que compartir nuestro Primer Plan de Igualdad con toda la comunidad de la ikastola. A pesar de [...]

Berdintasun Plana2023-03-06T18:13:14+01:00

KIDETZEA

2023-03-04T10:23:18+01:00

Atzo goizean, 5 urtekoak Altamirara etorri ziren 5.mailakoekin jarduera batzuk burutzera. Aurrekoan, beraiek - 5.mailakoak -, izan ziren gurean, eta orain gu gonbidatu gaituzte beraien eraikinera: gelak, jolas tokiak...ezagutzera. ARGAZKI GEHIAGO

KIDETZEA2023-03-04T10:23:18+01:00

MARTXOKO MENUA

2023-02-24T11:18:33+01:00

Otsaila hotzetik hasi genuen eta halaxe bukatuko dugu aurten. Ea martxorako prestatu diguten menu honekin barruak bero eta goxo mantentzen ditugun! On egin! Ikusteko: Martxoko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

MARTXOKO MENUA2023-02-24T11:18:33+01:00

4. mailakoak Arriarango urtegian

2023-02-16T10:24:44+01:00

Aurreko astean Arriarango urtegian eta araztegian egon gineneko argazkiak 😍 4. Mailako ikasleak Arriarango urtegian eta araztegian egon ziren, uraren ziklo artifizialaren nondik norakoak ezagutzeko. Ura gure etxeetara iritsi aurretik nondik hartu eta nola garbitzen den ikasi zuten. Baita goiz ederra pasa ere!

4. mailakoak Arriarango urtegian2023-02-16T10:24:44+01:00
Go to Top