kudeatzailea

About kudeatzailea

This author has not yet filled in any details.
So far kudeatzailea has created 286 blog entries.

Artea gaiarekin jarraituz eta kultur astean murgildurik…

2023-03-29T07:05:16+01:00

Ordiziarockeko kide diren Urko gurasoa eta Janire musikariaren bisita izan dugu gaurkoan. Janiren diskoko abestiarekin eman die sarrera kontzertuari, ondoren txikitxoen gertuko melodietara salto eginez. Giro ederra sortu da gelan! Mila esker zuen ezagutzak gurekin partekatzeagatik!!!! Plazerra izan da gurea!!

Artea gaiarekin jarraituz eta kultur astean murgildurik…2023-03-29T07:05:16+01:00

Jakintzako I. literatur lehiaketa

2023-03-29T08:36:26+01:00

JAKINTZAKO I. LITERATUR LEHIAKETALiteratur lehiaketa honen helburua honakoa da: Jakintzako maila guztietako ikasleen literatura zaletasuna sustatzea eta idazketa mundura ikasleak bultzatzea eta motibatzea. Honakoak izango dira parte hartzeko bete beharreko arauak.1. Modalitateak Hauek izango dira aurkeztu ahalko diren lan motak:       a. Narrazioa edo mikroipuina: mikroipuina batxilergoko lehenengo eta bigarrenmailako ikasleek baino ezingo dute aurkeztu.       b. Bertsoa edo poesia 2. Mailak Hiru kategoria egongo dira eta honela banatuko ditugu: a. DBH 1 eta DBH 2 kurtsoak b. DBH 3 eta DBH 4 kurtsoak c. Batxilergoko 1 eta 2. kurtsoak [...]

Jakintzako I. literatur lehiaketa2023-03-29T08:36:26+01:00

Amerikarrak bisitan

2023-03-27T11:09:21+01:00

Estatu Batuetatik etorritako 19 ikasleko talde bat izan dugu gure artean. Madrilen izan dute kanpamentu nagusia eta handik 3 eguneko bidaiatxo bat egitera etorri dira Euskal Herrira gure kultura eta bazterrak ezagutzera. Martxoak 22 eguerdian etorri zitzaizkigun lehen bisitan, gure ikasleak ezagutuko zituzten eta handik zuzenean Iztueta baserrira joan ziren gazta nola egiten duten ikustera. Arratsaldean pintxo potea zer den ikasi nahian gure ikasleak izan zituzten gidari Ordiziko kaleetan. Martxoaren 24an berriro ere gurekin izan genituen. Goizean gure ikastola erakutsi genien eta herri kiroletan jarri genituen lanean. Ondoren gure ikasleak prestatzen ari diren euskal dantza saio bat eskeini genien. Ea [...]

Amerikarrak bisitan2023-03-27T11:09:21+01:00

Liburutegia handitzen

2023-03-25T07:14:49+01:00

Gaurtik aurrera Lehen Hezkuntzako 3.mailakoen geletako liburutegian ipuin eskaintza handiagoa izango dute 5.mailako ikasleei esker. Proiektuaren erronka primeran lortu dute, eurek ipuinak asmatuz eta ondoren, liburua sortuz. Gaur aurkeztu dizkiegu 3.mailakoei beraientzako izango diren liburu edo ipuin berriak. Argazki galeria:

Liburutegia handitzen2023-03-25T07:14:49+01:00

Ikastolako kamiseten eskaera berria

2023-03-24T09:40:35+01:00

Badator kurtso bukaera eta honekin batera irteerak eta Ikastolaren Eguna izango direla kontuan hartuz, ikastolako kamiseten eskaera berri bat egingo da. Aurten ere, duela urte batzuk ateratako kamiseta berdinak egingo dira. Jarraian duzue neurria aukeratzeko taula. Eskaera egiteko bete orri hau neurri bakoitzeko kamiseta kopurua zehaztuz eta tutoreari eman. Dirua eskura jasoko da eskaera-orriarekin batera. Llega el final del curso y con ello, las excursiones y el Día de la Ikastola. Por esta razón, se hará un nuevo pedido de camisetas de la ikastola, iguales a las que se hicieron hace unos años. Seguidamente tenéis la tabla de medidas para [...]

Ikastolako kamiseten eskaera berria2023-03-24T09:40:35+01:00

Jon Tirapu Dj lanak erakustera etorri zaigu gelara

2023-03-21T14:19:52+01:00

3 urtekoak gurasoen bisitekin jarraituz, musikari egin diote tartea. Orainarteko musika motarekin alderatuz gaurko Dj lanak erakustera etorri zaigu Jon. Musikarekin, koloreekin eta zarata desberdinekin jolastu eta esperimentatzeko aukera paregabea eskainiz! Honez gain, primerako dantzaldia egiteko ere aprobetsatu dugu, a ze nolako martxa goizean goiztik izango duguna! Eskerrikasko musika beste modu batera bizi eta esperimentatzeko aukera eskaintzeagatik!ikusi besterik ez dago ederki pasa dutela eta asko ikasi dutela!

Jon Tirapu Dj lanak erakustera etorri zaigu gelara2023-03-21T14:19:52+01:00

IRAKURKETA-EGUNEROKOA: TESTU ANALISI ETA FROGETATIK BAINO HARATAGO

2023-03-20T13:14:19+01:00

Irakurtzea ez da soilik testu bat idatzita nola dagoen aztertzea, istorioa beste ikuspuntu batetik begiratzea eta bizitzea ere bada. Batez ere, bizitzea. Biziki bizitzea. Honetaz gain ere, irakurketak adierazpen artistiko desberdinei aukera berriak ireki behar dizkie; horregatik, geletako ezkutuko talentuak esnatzen saiatu behar dugu eta ikasleen artean sormen kultura garatzeko aprobetxatu ere. Izan ere, irakurketa esperientzia pertsonal eta gogoangarri bihurtu behar dugu; bestalde, helburua irakurtzea bada, irakurketara hurbildu behar ditugu.  2. hiruhileko honetan, DBH 4ko ikasleak Gaztelaniako eta Literaturako ikasgaian proposatutako eleberri desberdinetatik abiatu dira haien irakurketa-egunerokoa sortzeko eta nola sortu ere! Hementxe emaitzak… [...]

IRAKURKETA-EGUNEROKOA: TESTU ANALISI ETA FROGETATIK BAINO HARATAGO2023-03-20T13:14:19+01:00

3 URTEKOAK MARISOL ETA RAKEL LEGORBURUREN ETA PATXI EPELDEREN ARTELANAK EZAGUTZEN

2023-03-19T13:29:08+01:00

Musikari bakarrik ez, arteari gelan eta gelatik kanpo ere egin diogu lekua. Artista ugariren artean herriko batzuengana iristeko aukera izan dugu, hain zuzen ere, Marisol Legorbururen berri eta bere artelan eta erretratoak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan dugu, Rakel bere ahizparen bidez. Honez gain, bere ibilbide txikia bezain aberatsean non dauden bere artelanak aditzera eman digu herrian zehar eta herriko hainbat txokotan!! Rakel Legorburu hain gertu geratzen zaien artista izanik, ikasleekin artelan bat sortzera etorri zaigu, eta guztion artean bi artelan eder sortu genituen bakoitzari bere izena emanez!! Patxi Epelderen artelanak eta eskulturak ere gelan lantzeaz gain, bere estudiora hurbiltzeko [...]

3 URTEKOAK MARISOL ETA RAKEL LEGORBURUREN ETA PATXI EPELDEREN ARTELANAK EZAGUTZEN2023-03-19T13:29:08+01:00

LH5 eta LH6ko ikasleak Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoaren saioan

2023-03-17T10:36:06+01:00

Atzo Jakintza Ikastolako LH5 eta LH6ko ikasleek Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoaren saioan parte hartu zuten. Fin aritu ziren bertsoak sortzen. 6. mailako Lea Galparsorok 2.saria jaso zuen. ZORIONAK GUZTIOI!!

LH5 eta LH6ko ikasleak Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoaren saioan2023-03-17T10:36:06+01:00
Go to Top