kudeatzailea

About kudeatzailea

This author has not yet filled in any details.
So far kudeatzailea has created 286 blog entries.

Hiruhilabeteari hasiera elkarrekin eman diogu HHko etapa guztiek

2023-04-20T08:36:15+01:00

Hiruhilabeteari hasiera elkarrekin eman diogu HHko etapa guztiek. Baserria gaia aitzaki harturik maila bakoitzean baserriko arlo bat landuko dugu, hala nola baserriko animaliak, lan tresnak, baratza... Honetarako goizeko 09:00etarako kalejiran eman diogu hasiera gure plazatxoan.

Hiruhilabeteari hasiera elkarrekin eman diogu HHko etapa guztiek2023-04-20T08:36:15+01:00

Apirilaren 22an, denok Baionarat!

2023-04-18T08:06:06+01:00

Urte luzeetako ikastolen borrokari esker, Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebeta (DBH3n egiten den froga) euskaraz izatea lortu da. Baina gaur egun oraindik Baxoko frogak (Frantziako selektibitatea) osoki frantsesez egin behar dituzte gure ikasleek, nahiz eta ikasketa guztiak euskaraz egin! Azterketa guztiak euskaraz izan daitezen lortu behar dugu. Orain, Baxoa Euskaraz! Ikastolei esker, geroz eta gehiago dira euskaraz ikasten duten ikasleak. Baina aldi berean, askoz gehiago dira Frantziatik Ipar Euskal Herrira bizitzera heldu diren frantses aberatsak, euskara eta euskal kulturarekiko inolako sentikortasunik ez dutenak. Benetako hizkuntza politika ausarta behar du euskarak Ipar Euskal Herrian. Apirilaren 22an Frantziako Gobernuari, Akitania, Pirinio [...]

Apirilaren 22an, denok Baionarat!2023-04-18T08:06:06+01:00

APIRILEKO MENUA

2023-04-17T08:07:27+01:00

Udaberriko oporrak pasatu eta hartutako indarrak mantendu ahal izateko jangelako kideek menu goxo eta osasuntsua prestatu digute oraingoan ere! On egin! Ikusteko: Apirileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

APIRILEKO MENUA2023-04-17T08:07:27+01:00

4. maila kutsaduraz arduratuta

2023-03-31T10:28:26+01:00

4. mailako ikasleek uraren inguruko proiektua amaitzeko uraren kutsaduraren inguruko muralak erakutsi dizkiete 2. mailako ikasleei. Ondoren, herrian zehar ibili dira parkeetan, kaleetan eta txoko ezberdinetan aurkitutako hondakinak biltzen eta, gainera, birziklatzen. Ikastolako txikitxoei gure planeta zaintzearen garrantzia erakusteaz gain, gure herri maitea pixka bat garbiago egoteko saiakera aparta egin dute. Bejondeizuela!

4. maila kutsaduraz arduratuta2023-03-31T10:28:26+01:00

Artista txikitxien museoa

2023-03-31T10:00:34+01:00

Proiektuari amaiera emateko gela museo bilakatu dute 3 urtekoek. Aurreko astean HHko ikasle, irakasle eta familiei ere gonbidapena luzatu zieten eurak egindako artelanak erakustera joateko. Pozez eta ilusioz jaso dituzte bisita ugariak!!! Mila esker proiektuan modu batera edo bestera parte hartu duzuten guztiei!!! Plazer bat izan da elkarlanean Artea lantzea!!!

Artista txikitxien museoa2023-03-31T10:00:34+01:00

2.mailakoak Villa Eugeniara joan ziren musikan ikasitako abestiak bertako haurrei eskaintzera

2023-03-31T10:00:23+01:00

Atzo 2.mailakoak Villa Eugeniara joan ziren musikan ikasitako abestiak bertako haurrei eskaintzera. Zeinen ongi pasa zuten gure txikiek ikuskizuna ikusten eta parte hartzen!!!!

2.mailakoak Villa Eugeniara joan ziren musikan ikasitako abestiak bertako haurrei eskaintzera2023-03-31T10:00:23+01:00

Musika atalari ere itxiera ematen joateko

2023-03-31T08:58:00+01:00

Musika atalari ere itxiera ematen joateko azken guraso baten bisita jaso dugu euskal musikaz giroturik. Artista ugari ditugu inguruan eta garbi geratu da jaso ditugun bisita guztiak ikusita. Azkenik, Urko izan dugu gelan gitarraz abestia eskaintzen. Zuzenean musika entzutea bezalakorik ez da! Mila esker zure bisita eta unea gurekin konpartitzeagatik!

Musika atalari ere itxiera ematen joateko2023-03-31T08:58:00+01:00

LAN-ESKAINTZA – 2023ko apirila

2023-03-29T08:39:22+01:00

Psikologiako, pedagogiako edo psikopedagokiako gradua duen irakaslea behar da (ordezkapen baterako). ESKATZEN DIREN TITULAZIOAK: Psikologiako, pedagogiako edo psikopedagokiako gradua EGA edo baliokidea Bigarren hezkuntzako irakaskuntza masterra Curriculuma helbide honetara bidali: laneskaintza@jakintza.net Epea, apirilaten 16an  amaituko da

LAN-ESKAINTZA – 2023ko apirila2023-03-29T08:39:22+01:00
Go to Top