kudeatzailea

About kudeatzailea

This author has not yet filled in any details.
So far kudeatzailea has created 286 blog entries.

IKASTOLAREN EGUNA

2023-06-19T16:00:51+01:00

Primeran pasa genuen! Ikastolako kamiseten kolore urdinak, itsasoa balitz bezala, Ordiziako plaza estali zuen. Halako batean, olatu bareak suziriaren danbatekoarekin batera eztanda egin zuen; eta, dantza, abesti, algara eta besarkadak ez ziren soberan gure Ikastolaren Egunean. Bigarren batxilergoa amaitu berri duen Haritz Irastorzak mikrofono aurrean Ikastolaren Egunari hasierako hitzak eskaini zizkion, eta, jarraian, HH2 eta DBHO2ko ikasleek suziriak aireratu zituzten. Hasiera eta amaiera bat, Ikastola bat! Haur Hezkuntzako txikiek dantzaldia eskaini ziguten herriko Plaza Nagusian; Lehen Hezkuntzakoek, berriz, herriko Alde Zaharra, Arboleda, Barandiaran plaza eta Frontoia erronka eta jolasez alaitu zituzten. Bigarren Hezkuntzakoek haurrentzako tailerrak antolatu zituzten Plaza Nagusian, eta [...]

IKASTOLAREN EGUNA2023-06-19T16:00:51+01:00

5 urtekoak Tabakaleran

2023-06-19T08:17:33+01:00

Kurtsoari amaiera emateko 5 urtekoak Tabakaleran, bertako "Situ-kzioak" proiektuaren baitan, "Zaldiek amesten dutena" erakusketan egon ziren jolas desberdinak egiten. Ondoren, Cristina Enea parkera joan ziren bazkaltzera eta jolastera!

5 urtekoak Tabakaleran2023-06-19T08:17:33+01:00

Jakintzako I. literatur lehiaketako sari banaketa

2023-06-19T08:08:07+01:00

Ekainaren 16an Jakintzako I. literatur lehiaketako sari banaketa egin genuen. Hauek izan ziren beran saria jaso zuten lanak: Maddi Garate ikaslearen “OROITZAPENEN NOSTALGIA” bertso-sorta Leire Rivera ikaslearen “Hegazkinak” mikroipuina Juna Sarriegi Zubeldia ikaslearen “Azken Bidaia” mikroipuina

Jakintzako I. literatur lehiaketako sari banaketa2023-06-19T08:08:07+01:00

ARGITXO BERRIA

2023-06-08T10:51:29+01:00

Argitxo gaur ikastolan izan dugu, baina ez da bisita huts bat izan, geratzeko etorri da! Gure gelak euskalduntzen lagunduko digun papin zoragarri hau Maite Irastorza irakasle ohiak ekarri digu oparitzat. Mila mila esker Maite!

ARGITXO BERRIA2023-06-08T10:51:29+01:00

Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko

2023-06-05T10:28:07+01:00

Gaur “Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko” lelopean lehen Kantujira ospatu dugu Ordiziako herrian zehar. Instrumentuen laguntzaz giro ederrarekin abestu ditugu hainbat euskal kanta. Eskerrik asko Ikastolako Guraso Elkarteko kideei gurekin elkarrekintzan aritzeagatik eta baita gaurko Kantujiran parte hartu duzuenoi ere! #euskalkantak #euskaldunak #guikastola #ikastoladenona #jakintzaikastola

Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko2023-06-05T10:28:07+01:00
Go to Top