OHIKO BATZAR NAGUSIA
kudeatzailea2023-11-07T17:46:26+01:00OHIKO BATZAR NAGUSIA OHIKO BATZAR NAGUSIA ELEBITAN
OHIKO BATZAR NAGUSIA OHIKO BATZAR NAGUSIA ELEBITAN
Basque Culinary Center-ek eta Ausolan-ek gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 5. edizioa jarri dute abian, gastronomiak gure kulturan duen garrantzia sustatzeko.https://sukaldeansortzaile.com/eu/12-14 urte (Jaiotze URTEAK 2012, 2011, 2010 eta 2009) eta 15-17 urte (Jaiotze urteak 2008, 2007 y 2006) arteko gazteek plater berriak sortzea da, aitona-amonen errezetetan inspiratuz eta bere eginez.Horrela, interorokortzea, sormena eta berrikuntza landuko dira, kultura gastronomikoa sustatuz eta teknologia berrien bidez.Jakintza ikastolako DBH1eko bi ikaslek igo dute beraien bideoa youtubera eta, orain, zuen 'atsegin dut'ak behar dituzte hurrengo fasera pasatzeko!Aupa Maddi eta Naia!Bideoari 'like' eman eta ea lortzen dugun! BIDEOA: Sukaldean sortzaile Maddi eta Naia!
Azaroan sartzearekin batera ziklogenesiak hasi zaizkigu eta, hauei guztiei aurre egiteko eta udazkenari indarrez eusteko, gure jangelako lankideek menu orekatua eta goxoa prestatu digute. Ikusteko: Azaroko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
Ikastola familia agurgarria: Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat dut: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan. Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen [...]
Ikasturtearen lehen hiruhilekoa amaitzeko hilabete eskas geratzen da eta, honekin batera, abian jarri dugu Eskolako Agenda 2030 egitasmoa. Iaz izan zuen inpaktu positiboa aintzat harturik aurten ere ekimenean jarraitzeko asmo osoz gabiltza. Iazko programaren barruan, proiektu esanguratsuenetako bat PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA izan zen. Gure etxeetan sortzen ziren hondakin horiek gorde, ikastolara ekarri eta bertatik jasangarritasun enpresa batera bideratzen genituen bigarren bizitza bat eman ziezaieten. Ikastolako bankuetatik hasi eta herriko parkeetaraino heldu da ekimena. Aurtengo honetan ere egitasmo berdinarekin jarraitu nahiko genuke. Hori dela eta, Jakintza Ikastola PLASTIKOZKO TAPOIEN BILTEGI bihurtuko dugu eta eskertuko genizueke zuen etxeetan dauzkazuen tapoiak hona [...]
Jakinarazten dizuegu Errigorako kanpaina berria martxan dela dagoeneko; eskaerak egiteko aukera URRIAREN 20TIK AZAROAREN 9ra egongo da. Aurtengoan 50 €ko saski bakarra osatu dute, 23 ekoizleren 9 produkturekin: 5 produktu amankomun: zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa, eta gainerako 4ak gainontzeko ohiko produktuekin osatuta. Eskaerak egiteko honako web orrian sartu behar duzue: www.errigora.eus ****************************** Os informamos que la nueva campaña de ERRIGORA está en marcha; se pueden realizar los pedidos desde el 20 de OCTUBRE hasta el 9 de NOVIEMBRE. Este año, han compuesto una única cesta de 50 €, con 9 productos típicos de los [...]
Alboan gobernuz kanpoko erakundearekin batera proiektu bat aurrera eraman genuen iaz. Aurreko ikasturtean jaso genituen mugikorrak Kongoren alde eta Alboanekoak ikastolan egindakoa grabatzen egon ziren. Hona hemen emaitza.

Gernikako Pasealekua 74, Ordizia, Gipuzkoa 20240
943160540 / 943161676
2026- Jakintza Ikastola Ordizia - Hemengo edukiak Creative Commons baimen baten mende daude
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.
Behar-beharrezkoa den cookiea une oro gordeta egon behar da, cookieak konfiguratzeko garaian zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezingo ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak berriro gaitu edo desaktibatu beharko dituzula.