kudeatzailea

About kudeatzailea

This author has not yet filled in any details.
So far kudeatzailea has created 286 blog entries.

Ordezkapenak egiteko lan-poltsa 2025/2026

2025-11-03T11:14:16+01:00

Jakintza Ikastolan ordezkapenetarako lan-poltsak ireki ditugu. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan eman daitezkeen ordezkapenetarako, gure lan-poltsak berritzen ari gara. EGA edo baliokidea den titulazioa izatea derrigorrezkoa da. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan aritzeko, Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra izatea ere ezinbestekoa da. Irailaren 22a izango da bidaltzeko azken eguna. Gurekin lan egin nahi baduzu, ondorengo inprimakia bete beharko duzu: inprimakia

Ordezkapenak egiteko lan-poltsa 2025/20262025-11-03T11:14:16+01:00

2025 IRAILEKO MENUA

2025-11-03T11:17:01+01:00

Egun On! Amaitu dira oporrak eta hemen gatoz berriro indarrak berrituta! On egin! Iraileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

2025 IRAILEKO MENUA2025-11-03T11:17:01+01:00

Zuzendaritzaren mezua

2025-11-03T11:19:57+01:00

Familia agurgarriak, Ongi etorri etapa berri honetara! Mezu honen bitartez gure burua aurkeztu nahi dizuegu, ikastolako zuzendaritza talde berria garen heinean. Zuzendari pedagogikoa: Oskar Erauskin Zuzendari administratiboa: Nerea Alustiza Haur Hezkuntzako koordinatzailea: Amaia Martínez Lehen Hezkuntzako koordinatzailea: Jon Algarra Bigarren Hezkuntzako koordinatzailea: Garazi Idiakez Harro eta ilusioz beterik hartzen dugu ardura hau, jakin badakigulako zuen laguntza eta konfiantzarik gabe ez dugula aurrera egingo. Familiek funtsezko papera duzue gure ikastolan, eta ziur gaude denon arteko elkarlanari esker, gure ikasleak ezagutzaz gain, balioak eta errespetua oinarri izango dituzten pertsona osoak bilakatuko direla. Ikastola ez da soilik hezkuntza-erakunde bat, komunitate bat baizik. Guztion artean [...]

Zuzendaritzaren mezua2025-11-03T11:19:57+01:00

“Nire diploma, nire askabidea” bikaintasun sariak

2025-11-03T11:21:01+01:00

"Nire diploma, nire askabidea" bikaintasun sariak – Jakintza Ikastolako ordezkaritza Donostian Aurten ere, Jatorkin Al-Nahda magrebiarren integraziorako elkarteak antolatutako "Nire diploma, nire askabidea" lemadun bikaintasun sariak banatu dira Donostiako udal batzar aretoan. Ekimen honen bidez, Magreb jatorriko gazteen esfortzua eta lorpen akademikoak aitortu eta ospatzen dira. Jakintza Ikastolako presentzia bertan ere nabarmena izan da: Nora eta Salma Boussalem ahizpek euren ikasketa ibilbide eredugarriaren aitortzan saria jaso dute. Harro gaude zuekin bidea partekatu izanaz. Zorionak bihotzez!

“Nire diploma, nire askabidea” bikaintasun sariak2025-11-03T11:21:01+01:00

Jakintza Ikastolaren eguna

2025-06-16T09:17:39+01:00

Atzo, Jakintza Ikastolaren eguna ospatu genuen ikastola osatzen dugun ikasle, irakasle eta familiak, denak elkarlanean eta giro ezin hobean. Batzuk herrian zehar jolasean, txikienak plazan kantu eta dantzan, txaranga doinuak ere izan ziren Ordiziako kaleak alaituz eta baita mus eta sukaldaritza saioak ere. Afari merienda ondoren erromeri mundial batekin amaiera eman zitzaion egunari. Bihotzez eskertu nahi dizuegu atzoko eguna posible egin zenutenoi eta baita gure festara gerturatu zineten guztioi!

Jakintza Ikastolaren eguna2025-06-16T09:17:39+01:00
Go to Top