Albisteak

Albisteak2025-12-12T11:36:31+01:00

Errigora, plateretik baratzera!

Bete etxeko despentsa urte guztirako Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin (5 litroka) eta kontserba, pasta eta arroz sortekin (12 ontzika). Auzolanari esker, Ordizian ekoizlearen etxean duen prezio berean. ADI!!! Aurten bi bide egongo dira eskaerak egiteko: Online: https://www.errigora.eus Telefono bidez: [...]

Martxoko menua eskura

Neguko hotza eta euriteak atzean uzteko eta udaberriari ateak irekitzeko gogoz gabiltza. Hala ere, neguak oraindik ez du bere azken hitza esan eta, badaezpada ere, prest egon beharko dugu datorrenari aurre egiteko. Horretarako, jangelako arduradunek, menu goxoa bezain osasuntsua prestatu [...]

Biharko Euskal Hezkuntza Sistema gaurtik eraikitzen hasteko ekarpena egin dute ikastolek

“Gaurtik da bihar”; esaldi horrekin amaitu genuen ikastolok, atzo, Irungo Ficoba erakustazokan, Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA aurkezteko egin genuen aurkezpenean. Gaurtik da bihar, eta ENDEKALOGOA biharko Euskal Hezkuntza Sistema gaurtik eraikitzen hasteko egin dugun [...]

BOGA kanpaina Seaskaren alde

Itsasoan bezala, guk ere ekaitza izan dugu 2020 urtean. Urte zaila izan da eta egoera larriaren parean, ondorio larriko erabaki bat hartu behar izan ginuen alabeharrez. Herri Urrats gabeko urtea izan zen. Ondorio larriak Seaskarentzat, ikastolentzat, gure urteroko hornitzaileentzat eta [...]

Otsaileko menua prest

Otsaila, hotz-hila da. Edota otso-hila, berdin du, baserritar askoren esanetan biek pareko kaltea omen dakarte eta. Beste pixka batean eusten jarraitu beharko dugu, nonbait. Neguak dirauen bitartean, udaberriaren zain itxarotea baino ez zaigu geratzen. Beraz, jangelako arduradunek bertako produktuekin prestatutako [...]

Zergatik ikastolak?

ZERGATIK IKASTOLAK? Koldo Tellitu eta Jose Luis Sukia Hurrenez hurren, Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta zuzendari nagusia Matrikulazio kanpaina betean gaude, eta euskal familia asko beraien seme-alabak matrikulatzeko aukerak aztertzen ari zarete. Gizartearen nahi eta beharrekin batera, gurasoenek ere aurrera egiten [...]

Go to Top