Euskadiko eskolarteko kros txapelketa
Duela bi aste Ordiziako Oiangu parkean Gipuzkoako Kros txapelketa ospatu zen. Bertan, benjamin, alebin eta infantil mailako ikasleak izan genituen parte hartzen. Hauetaz gain, Jakintzako ikasle diren federatuak ere, bertan ikusteko aukera izan genuen. Infantil mailan ikastetxeen arteko sailkapenean lehen [...]
UZTURRERA MENDI IRTEERA
Otsailak 27 8:50 Ordiziako tren geltokian Izena emateko epea: otsailak 23
Lan eskaintza – Hezkuntza Laguntza Espezialista behar da
Lan eskaintza - Hezkuntza Laguntza Espezialista behar da: ESKATZEN DIREN TITULAZIOAK: Gizarteratzeko Goi Teknikaria. Haur Hezkuntzako Goi Teknikaria. EGA edo baliokidea Curriculuma helbide honetan utzi: berria.jakintza.eus/lan-deialdia/ Epea, otsailaren 13ean amaituko da
3. mailakoak Ataunen
TALOAK proiektuaren barruan, Ataungo errota ezagutu dute 3. mailako ikasleek. Bertan talo goxoak egin eta dastatzeko aukera izan dute!
Bisita berezia izan dute 5 urtekoek
5 urtekoak planeten gaia hasi berri zutela, oso bisita berezia izan zuten. A zer nolako sorpresa!! Nor agertuko eta unibertsoan zehar bidaiatzen ibili ondoren, berriro ere Lurrera bueltan etortzea erabaki zuen astronauta bat. Badirudi ikastolako jolastokian leku bikaina topatu zuela [...]
Otsaileko menua prest
Otsaila, hotz-hila da. Edota otso-hila, berdin du, baserritar askoren esanetan biek pareko kaltea omen dakarte eta. Beste pixka batean eusten jarraitu beharko dugu, nonbait. Neguak dirauen bitartean, udaberriaren zain itxarotea baino ez zaigu geratzen. Beraz, jangelako arduradunek bertako produktuekin prestatutako [...]
4. maila Miramonen
4. mailakoak Eureka! Zientzia Museora joan gara. Uraren hamaika aurpegiak ezagutu ditugu esperimentuetan murgilduta. Ederki ibili gara eta hasi berria dugun proiekturako ideiak jaso ditugu. Lego Robotika tailerrean, berriz, geure autoa eraiki eta programatu dugu eta primeran pasatu dugu museoko [...]
URTE BERRIA, MENU GOXOA. URTARRILEKO MENUA PREST!
Urtea indartsu eta pozik hasteko, gure jangelak menu dotore eta orekatua prestatu digu. Ea zuen gustukoa den! Urtarrileko menua honen azpian dagoen irudian klikatuz gero, ikusi ahal izango duzue. Inprimatu nahi duenarentzat, PDF bertsio bat ere jarri dugu eta botoian [...]
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Jakintza ikastolan
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Jakintza ikastolan. Gure hizkuntza da, gure ondarea, gure altxorra. Horregatik, ekintza bereziak egin ditugu. Bertsoak eta kantuak abesten hasi dugu eguna. Ondoren, jolasean aritu gara: imintzioka, marrazten, hieroglifikoak asmatzen, kahootarekin jokatzen, herri-kiroletan... [...]
URTEKO AZKEN MENUA PREST!
Urtea bukatzeko eta daukagun eguraldi petralari aurre egiteko, gure jangelak menu dotore eta orekatua prestatu digu. Ea zuen gustukoa den! Abenduko menua honen azpian dagoen irudian klikatuz gero, ikusi ahal izango duzue. Inprimatu nahi duenarentzat, PDF bertsio bat ere jarri [...]












