Hitzaldia: Hezkuntza Lege Berria / Charla: Nueva Ley de Educación
Euskal Hezkuntza Sistema propiorako bidean, eredu berri, ezberdin eta eraldatzaile bat aldarrikatu dugu ikastolok azaroaren 22an Donostian izan genuen agerraldian. Ikastolako kide garen heinean, Ikastolok Hezkuntza Lege berri honen aurrean izan dugun posizionamendua gure komunitatera gerturatzea ezinbestekoa dela iruditu [...]
Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Indarkeria matxista desagerrarazteko beharra aldarrikatu dute gaur, azaroak 25, DBH eta Batxilergoko gure ikasleek. Plaza nagusiaren jiran giza-katea egin dugu eta herriko talde eragile desberdinekin batera, ospatu den ekitaldian parte hartu dugu. Batxilergo 2.mailako ikasle talde batek egindako “Konplize [...]
ABENDUKO MENUA
Badatorrela-badatorrela negua! Negurako gorputza prestatu, eta ondo berotzeko, hona hemen abendurako prestatu dugun menua!Ikusteko: Abenduko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
EREDU BERRI BAT ESKATU DUGU EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMA PROPIORAKO BIDEAN
Ikastolen Elkartean batzen garen 113 ikastoletako ordezkariak elkartu gara gaur, Donostian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako garatzen ari den Hezkuntza Lege berriaren eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren inguruan egin ditugun hausnarketak plazaratzeko. Eskualdez eskualde elkartu gara ikastolak gaia jorratzeko, beronek [...]
Mari Domingiren Errepublika Magikoa
Gaurkoan Oreretako ikastolak martxan jarri duen ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Hona hemen zabaldu duten mezua: Oreretatik Mari Domingiren Errepublika Magikoa martxan jartzera goaz. Olentzerok jada baduen gisan, Mari Domingiri ere bere plaza eskaintzea da helburua; Eguberrien izaera [...]
TOPIC TOLOSA – 4. Maila
4. mailakoak aurreko ostiralean Tolosako Topic-en izan ziren. Antzerki bat ikusi, gero txotxongiloen erakusketaz gozatu eta, bukatzeko, txontxongilo tailerra egin zuten.
Haur Hezkuntza herrira
Ikasgeletatik irten eta kalera atera dira gure Haur Hezkuntzako haurrak. Izan ere, kalean, gauza asko landu eta ikas daitezke eta aukera hori ez dugu inolaz ere alferrik galdu nahi.
IKASTOLAK HERRIARI ekimenaren 3. ekitaldia SUTAN musikala
Familia agurgarriak: Mezu honen bitartez, Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetarako prestatu dugun ikuskizuna Jaso ikastolaren SUTAN musikala da, eta beraiekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraren partaidetza ere izango dugu. Aurreko bi urteetan, ikastolen jaiak bertan [...]
OHIKO BATZAR NAGUSIA
Gure kooperatibaren Estatutuen arabera, Artezkaritza Batzordeak Jakintza ikastolaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du.Eguna: 2022ko azaroaren 28a, ASTELEHENA.1. deialdiaren ordua: 17:002. deialdiaren ordua: 17:30Tokia: VILLA EUGENIA, Haur Hezkuntzako eraikina3. deialdiaren ordua: 18:00 DEIALDIA 2022 OHIKO BATZAR NAGUSIA ELEBITAN DEIALDIA [...]












