IKASTOLAREN EGUNA
Primeran pasa genuen! Ikastolako kamiseten kolore urdinak, itsasoa balitz bezala, Ordiziako plaza estali zuen. Halako batean, olatu bareak suziriaren danbatekoarekin batera eztanda egin zuen; eta, dantza, abesti, algara eta besarkadak ez ziren soberan gure Ikastolaren Egunean. Bigarren batxilergoa amaitu [...]
5 urtekoak Tabakaleran
Kurtsoari amaiera emateko 5 urtekoak Tabakaleran, bertako "Situ-kzioak" proiektuaren baitan, "Zaldiek amesten dutena" erakusketan egon ziren jolas desberdinak egiten. Ondoren, Cristina Enea parkera joan ziren bazkaltzera eta jolastera!
Jakintzako I. literatur lehiaketako sari banaketa
Ekainaren 16an Jakintzako I. literatur lehiaketako sari banaketa egin genuen. Hauek izan ziren beran saria jaso zuten lanak: Maddi Garate ikaslearen “OROITZAPENEN NOSTALGIA” bertso-sorta Leire Rivera ikaslearen “Hegazkinak” mikroipuina Juna Sarriegi Zubeldia ikaslearen “Azken Bidaia” mikroipuina [...]
DBH3 – euskararen erabilera Ordizian
Azken hiruhileko honetan DBH3ko ikasleak, Euskara eta Literatura ikasgaian, Ordiziako euskararen erabilera nolakoa den aztertzen aritu dira. Ondorengo bideoan, atzerritarrek gure hizkuntzarekiko duten sentipena zenbaterainokoa den ezagutzeko aukera duzue. Primerako lana!
ARGITXO BERRIA
Argitxo gaur ikastolan izan dugu, baina ez da bisita huts bat izan, geratzeko etorri da! Gure gelak euskalduntzen lagunduko digun papin zoragarri hau Maite Irastorza irakasle ohiak ekarri digu oparitzat. Mila mila esker Maite! [...]
Maddi Garate ikaslearen “OROITZAPENEN NOSTALGIA” bertso-sorta
Jakintzako I. Literatur lehiaketako "OROITZAPENEN NOSTALGIA" bertso-sorta. DBH4ko Maddi Garatek idatzia.
Ni Kazetari – webgune berria
DBH1eko Ni Kazetari hautazkoan kurtso osoko lanekin webgune bat argitaratu dute. IKUSI
Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko
Gaur “Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko” lelopean lehen Kantujira ospatu dugu Ordiziako herrian zehar. Instrumentuen laguntzaz giro ederrarekin abestu ditugu hainbat euskal kanta. Eskerrik asko Ikastolako Guraso Elkarteko kideei gurekin elkarrekintzan aritzeagatik eta baita gaurko Kantujiran parte [...]












