Zalantzarik gabe, teknologia berrien hedapenean eta aplikazioan urrats asko eta esanguratsuak eman dira azken urte hauetan gure ikastolan. Ikastolen Elkartea Partaideko beste ikastola batzuekin batera web orri eta intranet garatzeari ekin genion orain dela urte dezente, baina, aurrera egiteko dugun zaletasunak eraginda, hura alboan utzi eta diseinu modernoagoa duen gune hau zabaltzea erabaki dugu. Baina gure asmoa ez da estetikara mugatzen, izan ere, tresna berri honekin web orri irisgarriagoa, dinamikoagoa eta gure errealitatea islatzeko ahalmen handiagoa duen tresna jarri nahi izan dugu zuen eskura. Oraintxe sortu berri den web orrialde honi buruz gauza bat esan nahi dugu behintzat, Jakintza ikastolaren web orrialdea ez dela, horretan adituak diren enpresak egindako horietakoa. Gure orrialdea etxean egina eta etxekoek egindakoa da, hori bai, mila ahalegin eta mila ilusio daude bere atzean.

Herri ekimenetik sortuak dira ikastolak eta herriaren eta herritarren beharretara eta zerbitzura daude geroztik ikastolak. Inongo harrotasunik gabe, baina badu bere garrantzia, ikastolen eguneroko lanketa, proiektu, ekina ,azken batean, ikastolen eguneroko bizitza adierazi eta islatzeak, bai inguru hurbilean, bai mundu zabalean. Hori alde batetik, eta bestetik berriz, aspaldi ohartu ginen, Jakintza ikastolako kide ezberdinen arteko komunikazioak duen garrantzia eta aberastasunaz. Lehendik ere hainbat tresna eta baliabide erabiltzen dira horretan, urtean zehar egiten diren batzarrak, bilera mordoa, Jakintzazu, DVD-a etab. Baina web orrialdeak baditu bere abantaila handiak eta geroz eta gehiago erabiltzen du gizarteak.

Hori dela eta, esan beharrik ez dago, web orrialde bizi bizia, dinamikoa, ikastolako kide ezberdinen arteko partaidetza sustatzeko baliagarri izango dena, izan behar duela gureak. Horrela izan dadin, guztion ekarpenak jasotzeko prestatu dugu tresna hau. Ea bada horrela den!

Nolanahi ere, zer edo zer faltan botatzen baduzu, hobekuntzaren bat proposatzeko asmoa baduzu, edo beste edozein gauza guri adierazi nahi badiguzu, erabil ezazu gure harremanetarako eremua edo gure ikastolak dituen beste baliabideak erabil ditzakezu:

Gure ikastolako Hezkuntza Proiektua ikusteko eta jaisteko aukera eskaintzen dizuegu. Honen azpiko irudietan klikatuz gero, dokumentuaren bertsio ezberdinak ikusi ahal izango dituzue zuen ordenagailura inongo fitxategirik gorde gabe.

Fitxategiak zuen ordenagailuan gorde nahi badituzue, PDF formatuan jarri dizkizuegu fitxategi guztiak eta irudien azpiko esteketan topatuko dituzue.

Gure Hezkuntza Proiektua

Jakintza Ikastolako Hezkuntza Proiektua Euskaraz

Jakintza Ikastolako Hezkuntza Proiektua Euskaraz

Jakintza Ikastolako Hezkuntza Proiektua Laburtuta

Jakintza Ikastolako Hezkuntza Proiektua Laburtuta

Jakintza Ikastolako Hezkuntza Proiektua Elebiduna

Jakintza Ikastolako Hezkuntza Proiektua Elebiduna

Proyecto Educativo de Jakintza Ikastola en castellano

Proyecto Educativo de Jakintza Ikastola en castellano


Hezkuntza Proiektua elebitan (PDF 827 Kb)

Proyecto Educativo en castellano (PDF 5,2 MB)

Hezkuntza Proiektua laburtuta (PDF 7 MB)


herrionurakoizendapenaduenikastola

Jakintza ikastola herri onurako kooperatiba izendatu du Eusko Jaurlaritzak 2004ko azaroaren 3ko Boletinean agertzen denez.

Herri onurako izendapen honek, baieztatu besterik ez du egiten herriaren zerbitzura dagoela Jakintza ikastola, baita ere zerbitzu publiko bat ematea dela bere zeregina.

Bestalde bete beharrak ere baditu herri onurako izendapenak. Garrantzitsuenetakoa zera litzateke, Jakintza ikastolak bere zeregin nagusia utzi edo desagertuko balitz, ikastolak duen ondare edo patrimonio guztia Eusko Jaurlaritzaren eskuetara pasako litzatekela.

jakintzaikastolakoeginkizuna

Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.

jakintzaikastolakoikusmira

Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.

jakintzaikastolakobalioak

  • Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena.
  • Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia.
  • Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.
  • Talde lanak aberasten gaitu, eta gure lanaren oinarria dugu Pertsona osotasunean, bere sormena eta iniziatibarekin berrikuntzaren bila, hori da gure aktibo nagusia.
  • Etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara Ikastolako jarduerak garatzerakoan. Ondo egindako lanak asebetetzen gaitu.
  • Gure kultura eta beste kulturak errespetatzen ditugu
  • Naturarekiko errespetua baloratzen dugu
  • Nortasun propioa izatea eta jarrera kritikoa izatea baloratzen dugu.
  • Arduratsu izatea baloratzen dugu
  • Kontzentzu zaleak gara
  • Guraso, ikasle eta irakasleriaren asetzeak garrantzia handia du

Ikastolara iristeko bideak

Jakintza Ikastolako bi eraikinetara iristeko mapa duzue azpian. Urdinez, San Inazio eraikinera (eraikin nagusia) iristeko bidea adierazita dago eta gorriz Villa Eugeniara (HHko eraikina) iristeko.

Mapan bertan bideak erakusten dituzten bideo interaktiboak txertatu ditugu. Beraz, guregana iristeko ez duzu inongo zailtasunik izango

MAPA DIGITALA


View Jakintza Ikastolara iristeko in a larger map


MAPA GOOGLE EARTH


View Jakintza Ikastolara iristeko in a larger map