Skip to content
  • 943160540 / 943161676Tfnoak
  • Lan poltsa
  • FAMILIAK
    • Familiak HH
    • Familiak LH
    • Familiak DBH
    • Familiak BATXI
  • LANGILEAK
    • INIKA
    • INTRANETA
  • HASIERA
  • IKASTOLA
    • Historia
    • Eginkizuna eta baloreak
    • Funtzionamendu orokorra
    • Gu ezagutu!
    • Dokumentazioa (compliance)
  • HEZKUNTZA ESKAINTZA
    • HH 1. zikloa (2-3 urte)
    • HH 2. zikloa (4-5 urte)
    • LH
    • DBH
    • BATXILERGOA
    • ORIENTAZIOA
    • PROIEKTUAK
  • ZERBITZUAK
    • Jangela
    • Garraioa
    • Haurtzaindegia
    • Liburutegia
    • IKASTOLAZ KANPOKOAK
  • INFORMAZIOA
    • Idazkaritza
    • Urteko egutegia
    • Proiektuak
    • Harremanetarako
  • ALBISTEAK
  • INIKA
  • AGENDA 2030

HH 1. zikloa (2-3 urte)

HH 1. zikloa (2-3 urte)kudeatzailea2026-07-02T07:58:37+01:00


Haurrak bizitzako lehenengo sei urteetan du bere garapen-ahalmenik handiena. Etapa horretan hasiko da lantzen adimenaren gaitasunak, nortasun-ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak eta gizarteratze eta harremanetarako oinarriak. Horregatik, Konfiantzaren Pedagogian oinarritutako hIZAN pedagogia-proiektua lantzen dugu.

Umeak ezinbestekoa du konfiantza bere buruarekin eta ingurukoekin seguru sentitzeko, eta segurtasun horrek aukera emango dio bere ezagutza eta jakintza handitzeko. Modu horretan, landutako gaitasunak barneratu ez ezik, baliatu egingo ditu bizitzako egoera errealei eraginkortasunez erantzuteko.

METODOLOGIA

Goizeko lehen orduan zirkulazio autonomorako tartea izaten dute haurrek. Espazio garrantzitsua izaten da umeak egunaren hasieran momentu horretan dituen beharrekin konekta dezan. Mugimendua behar dutenek beraien eskura izaten dituzte korridoreetako eraikuntzak, txirrista eta eskailerak, esaterako. Lasai egon edota norbere barnera begiratzeko beharra dutenek, aldiz, horretarako espazio aproposak izaten dituzte: lasai egoteko txokoak, liburutegia, manipulatzeko materiala…

Egunerokoan jorratzen dugun pedagogia-jardunaren bidez, adimen anitzak lantzen ditugu. Espazioak guneka antolatuta ditugu, eta gune bakoitza adimen bat garatzeko materialez hornituta dago. Haurrak, bere interesen arabera, zein gunetan parte hartu nahi duen erabakitzen du, eta irakasleak bidelagun funtzioa betetzen du, bere garapen integrala bultzatzeko bitartekoak eskainiz –helduaren begirada–.

Horrez gain, proiektuka egiten dugu lan. Diziplina eta adimen anitzetako proiektu propioak disenatzen ditugu, haurren interesetatik abiatuta. Proiektu horiek pedagogia-helburu zehatzak lantzeko baliatzen ditugu, eta inpaktu handia izaten dute haurren motibazioan. Garaiari eta gaiari lotzen gatzaizkio, eta ikasketa-bidean hainbat erronka gainditzen dute.

Gure egiteko moduan berebiziko garrantzia du adinen arteko interakzioak. Ez da helburu bat bere horretan, lortu nahi ditugun xedeak erdiesteko bitartekoa, baizik. Hortaz, irakasle-taldeak erabakitzen du adinen arteko interakzioa noiz eta nola gauzatu. Esaterako, egunero-egunero bermatua dago zirkulazio autonomorako tartean (astelehenetik ostegunera zikloka, eta ostiraletan denak batera), eta baita hamarretakoaren momentuan ere (LHko 6. mailako ikasleekin). Horrez gain, LH eta DBHko ikasleekin maiz partekatzen ditugu zientziaren inguruko proiektuak, eta baita euskararen eta ahozkotasunaren bueltakoak ere.

Ikas-talde bakoitzak bi erreferente izaten ditu, tutoretza partekatuak aukera ematen baitigu bai haurraren inguruko behaketa integralagoa egiteko, eta baita umearen eta helduaren arteko harremana ikuspegi desberdinetatik eraikitzeko ere.

Irakasle-talde egonkorra daukagu, proiektuarekin konpromiso sakona duena. Berebiziko garrantzia du irakaslearen eta haurraren arteko harremana sendoa eta kalitatezkoa izateak, umeen eskolaratze-prozesua konplexua izaten baita. Aldi berean, gurasoentzat ere ez da erraza izaten, eta bide hori elkarrekin egin beharra daukagu.

Erreferente finkoa izateak asko laguntzen du aukerako egoera sortzen, eta haurrari segurtasuna transmititzen dio.

PSIKOMOTRIZITATE HEZITZAILEA

Ikastolako 2, 3, 4 eta 5 urteko haur guztiek izaten dute psikomotrizitate-saioa, psikomotrizista batekin.

Hiru dira psikomotrizitate-praktikaren helburu nagusiak: alde batetik, haurra mundura zabaltzea komunikazioan eta harremanetan oinarrituz. Bestetik, umeak aukera izatea jolasaren bidez mundu sortzailea eraiki eta bizitzeko. Eta, azkenik, baliabideak eskaintzea haurrak hazte-prozesu autonomoa bizitzeko eta bere buruarengan konfiantza sortzeko.

Psikomotrizitate-praktikaren helburua da haurrei arreta handiz aztertu eta prestatutako espazio bat eskaintzea, garapen osasuntsua izateko beharrezkoak diren heltze psikologikoko prozesuei aurre egiteko baliabide propioak gara ditzaten. Espazio horretan profesional bat dago, eta formakuntza sendoa eta zorrotza du hainbat jarreratan, haurren mugimenduan eta jolasetan, bai eta haien ulermenean eta zentzuan ere.

Pantailak

Pantailarik ez Haur Hezkuntzan, ikasketa-prozesuen eta garapenaren mesedetan. Izan ere, eragin zuzena dute hizkuntzaren garapenean, arretan eta harremanetan.

HHko espazioetan ez dago pantaila bidezko teknologia-sistemarik. Pedagogia-hautu kontzientea da, profesional-taldeak aho batez hartua.

KUKU! EMOZIO-PROGRAMA

Norbere emozioak ezagutzea, adieraztea eta kudeatzen ikastea du helburu programa honek. Izan ere, gure emozioak ezagutuz, besteenak ere hobeto ulertuko ditugu. Pertsonak emozionalki ere adimentsuak izateko testuinguruak sortzen laguntzeko estrategiak eta baliabideak eskaintzen ditu. Baliabide horiek, gainera, esparru anitzetan dira erabilgarriak, eskolan zein familian.

Ahozkotasunean oinarritzen da, eta taldean zein ekintza autonomoan gara daiteke. Ukitzeko, usaintzeko eta sentitzeko album ilustratuak, horma-irudiak, musika, jolasak eta ikus-entzunezkoak eskaintzen ditu. Baliabide horiek guztiak une, egoera, espazio eta adin desberdinetan erabiltzeko helburuarekin sortu dira, eta oinarrizko sei emozio dituzte abiapuntu: poza, beldurra, tristura, haserrea, sorpresa eta nazka.

Programak 360 graduko ikuspegia du, izan ere, emozioen lanketak hala behar du. Haur, irakasle eta gurasoentzako materialak jasotzen ditu.

INGELESA

Jakinzta Ikastolan umeak 4 urterekin hasten dira ingelesaren inguruko lehen jakintzak barneratzen. Modu ludikoan egiten dugu, adimenak lantzeko guneetan integratuta, eta irakasle-espezialista batek gidatzen ditu saioak.

Haurraren lehenengo sei urteetan berebiziko garrantzia du ama-hizkuntza(k) menperatzeak, eta prozesu hori zaintzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Ahozkotasuna eta ulermena esparru oso garrantzitsuak dira garapen integralerako, eta ama-hizkuntzak berebiziko garrantzia du bide horretan –beste hizkuntza batzuetan aplika daiteke ama-hizkuntzaren bidez egindako prozesu arrakastatsua–.

Jakin badakigu ingeles goiztiarrak anabasa sor lezakeela zenbait haurren garapean. Horregatik, poliki-poliki eta modu integratuan egiten dugu, ingeles-ikasketaren aurretik umeak bere ama-hizkuntzaren gaineko jabetza osoa izan dezala bultzatuz.

  • Gernikako Pasealekua 74, Ordizia, Gipuzkoa 20240

  • 943160540 / 943161676

  • ikastola@berria.jakintza.eus

Ikastolako beste guneak

  • Aurkezpenak

  • Batxilergoa Jakintzan

  • Euskal literatura baliabideak

  • IKTeroak

  • Jakinstein

  • Postontzi etikoa

2026- Jakintza Ikastola Ordizia - Hemengo edukiak Creative Commons baimen baten mende daude

Lege oharra|Cookie politika
Toggle Sliding Bar Area

Harremana

Gernikako pasealekua, Ordizia (Gipuzkoa)

Phone: 943160540 / 943161676

Email: ikastola@jakintza.eus

Web: Ordiziako Jakintza Ikastola

Azken bidalketak

  • Ordezkapenak egiteko lan-poltsa 2025/2026
  • LAN ESKAINTZA – 2025ko abuztua – hispaniar filologoa
  • 2025 IRAILEKO MENUA
Page load link

Cookieak erabiltzen ari gara gure webgunean esperientziarik onena emateko.
Zein cookie erabiltzen ari garen jakin edo konfigurazioan aldatu nahi baduzu ikusi:  .

Honek eskainia:  GDPR Cookie Compliance
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoa den cookiea une oro gordeta egon behar da, cookieak konfiguratzeko garaian zure lehentasunak gorde ahal izateko.

Cookie politika

Cookie politika

Go to Top