Atzo, Jakintza Ikastolaren eguna ospatu genuen ikastola osatzen dugun ikasle, irakasle eta familiak, denak elkarlanean eta giro ezin hobean.

Batzuk herrian zehar jolasean, txikienak plazan kantu eta dantzan, txaranga doinuak ere izan ziren Ordiziako kaleak alaituz eta baita mus eta sukaldaritza saioak ere. Afari merienda ondoren erromeri mundial batekin amaiera eman zitzaion egunari.

Bihotzez eskertu nahi dizuegu atzoko eguna posible egin zenutenoi eta baita gure festara gerturatu zineten guztioi!